GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE
Futbola

GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE

Real Unionek neurketa ona jokatu duen arren eta Alaves B-k 1-2 menderatu ostean, ezin izan du denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu.

Lehen jardunaldiari zegokion neurketa jokatu du gaur Real Unionek. Aurrean, talde txuri-beltzaren entrenatzaile ohia izandakoaren, Iñaki Alonsoren, Alaves B taldea izan dute. Ondo ezagutzen du Alonsok Real Union eta Stadium Gal eta ezagutza horren bidetik, babazorroek multzoko hirugarren postura igotzeko balio izan zaizkien 3 puntuak lortu dituzte.

Barakaldoren kontrako neurketa alderatuz, Real Unionen hamaikakoan aldaketa bakarra eman da. Mario Capelete irundarra aulkian geratu da eta bere ordez, Aitor Zulaikak zelaira Jon Madrazo irtenarazi du. Lehen minutu oso onak jokatu ditu Real Unionek, atzetik baloia oso ondo atera dute atzelariek eta baloia bikain mugituz Alaves-Bren atera iritsi dira. Hori bai, ez dute gola egiteko aukera garbirik izan. Babazorroen harrobiko taldeak, ordea, izan duen lehen aukera ezinhobe baliatu du. Iñaki Alonsoren jokalariek kontraeraso bikaina eratu dute eta Victor Lopez atzelariak baloia sarera bidali du.

Kolpe latza jaso du talde txuri-beltzak, denboraldiko joko onena praktikan jartzen ari ziren unean, Alaves-Bk gol batekin zeharo hoztu ditu. Hala ere, Real Unionek bere horretan, baloiaren jabetzarekin jarraitu du, hori baita Zulaikak talde honi ezarri dion araua, baloiaren jabetza izatea. Baina, 31.minutuan, lehen zatiko bigarren zartakoa jaso du Real Unionek, Giorgi Gagua aurrelariak Irazustabarrena atezaina gainditu du eta 0-2koa ezarri du. Lehen 45 minutuak gaindituta, bi taldeak oso sentsazio ezberdinekin joan dira aldageletara; Real Union etsituta, Alaves B, berriz, markagailu eroso baten abantailarekin.

Bigarren zatian, Alaves B markagailua defendatzera irten da eta Real Union baloiaren jabetzarekin neurketa beregain izan du. Kun aldagelan utzi du Zulaikak eta Viguera euskarri lanetan jarri du. Aurretik aukera garbirik izan gabe, Real Union Adrian Rodriguezen atera hurbiltzen hasi da eta 58.minutuan markagailuko aldea murriztea lortu du. Jorge Galanek falta jaurtiketaz egin du Real Unionen gola, denboraldiko lehena kapitainarentzat. Alaves B urduritzen hasi da eta baloiaren jabetza gero eta gehiago Real Unionek izan du, baina 2-2koa lortzeko abaguneak ez ziren iristen. Entrenatzaile azkoitirrak aldaketen bidez neurketaren norabidea aldatzen saiatu da. Mario Capelete irundarra, eta estreinekoz, Javi Martinez berdegunean sartu ditu bizkortasuna eta erremateak areagotzeko, baina hauen saiakerek ez dute markagailua aldatzea lortu. Hain zuzen ere, neurketako azken minutuan Capeletek berdinketa lortzeko aukera argia izan du, bigarren zatiko aukerarik esanguratsuena, baina Adrian Rodriguezek erantzun bikaina eman dio eta azkenean, neurketa 1-2koarekin amaitu da.  

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika