Urtarrilaren 2 eta 3ko jarduandien ostean, Ricardo Juradok, Espainiako Federazioko Zaldi-jauzien hautatzaileak, Jaizubiako Zaldi Eskolan bi klinik berri eskainiko...
23 Urr, 2020 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Hondarribia, Hendaia, Coronavirus
Covid-19aren hedapena kontuan hartuta, Gipuzkoako Federazio desberdinek Lurralde mailako lehiaketak bi astez bertan behera uztea erabaki dute.
Gipuzkoako egoera egunetik egunera okerragoa da. Gero eta herri gehiago alerta gorrian sartzen ari dira Covid-19aren hedapenaren ondorioz, horregatik, Gipuzkoako Federazio desberdinek, lehiaketak bi astez eteteko neurri murritzailea adostu dute. Arduraz jokatzeko unea da, eta egoera kontuan izanik, Gipuzkoako kirol desberdinetako federazioek kirolarien osasuna beste ezerren aurretik jarri dute.
Horrela, Bidasoa eskualdeko eskubaloi, futbol eta saskibaloi taldeen, asteburu honetan eta hurrengo astean jokatu beharreko neurketak bertan behera geratzen dira. Hondarribia Futbol Elkarteak, Dunboa-Eguzkik, Hondarribia F.E-ak, Real Unionek, Mariñok, Landetxak, Erroibidek, Hondarribia Ikasbasketek, Ilcapo Hondarribiak, Bidasoak eta Txingudi Egaindarrek penaz jaso dute albistea, baina, Federazioek adierazitakoa ardura guztiarekin onartu dute.
Ipar Euskal Herrian hiru asteko atsedenaldia
Hendaiako kirol taldeen neurketak ere bertan behera geratu dira; hauek, ordea, hiru astez itxaron beharko dute lehiaketetara bueltatzeko. Atzo, Frantziako Gobernutik etxeratze agindua ezarri zuten Hendaia, Biriatu eta Urruñean; horren ondotik, Kiroldegiak 21:00etan itxita egon beharko dira eta lehiaketak hiru astez bertan behera geratuko dira.
Kasu honetan, Hendaiako Estadioko bi taldeak (eskubaloia eta errugbia), Hendaia Basket Ball eta Les Englantins izango dira kaltetuak. Gogoratu beharra dugu, lehen lau taldeetan, Covidaren ondorioz, neurketaren bat atzeratu behar izan dutela eta beren taldeetan kasuren bat atzeman dutela ere bai.
Urtarrilaren 2 eta 3ko jarduandien ostean, Ricardo Juradok, Espainiako Federazioko Zaldi-jauzien hautatzaileak, Jaizubiako Zaldi Eskolan bi klinik berri eskainiko...
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Klubean aritzen den Maialen Ramosek, asteburuan Madrilgo Barajas hirian jokatu den Espainiako txapelketan, brontzezko domina...
Ricardo Juradok, Espainiako Hipika Errege Federazioko entrenatzaile adituak, abenduaren 2an eta 3an zaldiketan eta zaldien entrenamenduak eskainiko dizkie...
Covid-19aren hedapena kontuan hartuta, Gipuzkoako Federazio desberdinek Lurralde mailako lehiaketak bi astez bertan behera uztea erabaki...
Primoz Roglicek (Jumbo), iazko Espainiako Itzuliko irabazleak, Arrateko (Gipuzkoa) santutegiko igoeran irabazi du Espainiako lasterketaren edizio berriko lehen etapa. Irundik hasi den etapak...
400 metroko hesien proban, atleta irundarrak Tarragonan ospatu berri den 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan bigarren denbora azkarrena egin...