HIL ALA BIZIKO AZKEN JARDUNALDIA
Futbola

HIL ALA BIZIKO AZKEN JARDUNALDIA

Real Unionek 2-0 galdu zuen Lezaman Bilbao Athleticken aurka eta oso egoera zailean aurkitzen dira Alberto Iturralderen mutilak: atzetik, Gernika bi puntutara hurbildu da, eta aurretik, Getxoko Arenas eta Izarra puntu batetara dute

Real Unionek ez zuen porrota merezi. Lehen zatian gehienbat golen bat eskuratzeko aukerak izan zituzten, baina ez zuten gauzatu eta futbola golek egiten dute. Lehoi kumeak finago ibili ziren ate aurrean eta 2-0eko garaipena eskuratu zuen. Real Unionek galdu bazuen ere, 41 punturekin promozio postutean jarraitzen du, hori bai, Gernikak 1-0 garaitu zuen Durangoko Kulturala eta bi puntu hurbildu zaizkie. Aurretik, Getxoko Arenas eta Izarra puntu batetara jarraitzen dute, Sanseren aurka berdindu eta Logroñesen aurka berdindu eta gero.

Neurketari dagokionez, Bilbao Athletic baloiaren jabetzarekin hasi zen eta segituan Irazustaren atera hurbildu ziren. Lau korner hamar minututan atera ondoren, hamargarren minutuan Asier Villalibrek, 2.B mailako golegile nagusiak, lehen gola erdietsi zuen. Orduan hasi ziren Real Unionen minuturik onenak, bikain erreakzionatu zuten txuribeltzek baina izandako aukerak ez zituzten gauzatu. 14.minututik 40.nerarte sei aukera desberdin izan zituen Real Unionek, Asier Etxabururen, Alain Eizmendiren eta Eneko Eizmendiren oinetan, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan eta lehen zatia 1-0ekoarekin bukatu zen.

Aldageletatik bueltan, Real Unionek bide beretik jarraitu zuen eta golaren bila irten zen. Ordea, Hodei Oleagak lan gutxi zan zuen bigarren zatian. Baloiaren jabezta Real Unionena zen baina ez zuten markagailua berdintzeko aukera argirik izan. Alberto Iturraldek aldaketak egin zituen berdinketa bilatu nahian, Javi Martinez eta Jorge Galan sartu zituen zelaian, baina Oleagak ez zuen apuro handirik pasa. 78.minutuan Bilbao Athleticken bigarren gola iritsi zen, oraingo honetan, Iñigo Vicente jokalari adimentsua izan zen gola sartzearen arduraduna. Real Unionen esperantza guztiak bertan behera utzi zituen gol horrek eta 2-0ekoarekin amaierara iritsi zen neurketa.

Hasieran aipatutako testuiungurua kontutan hartuz, promozio postuetatik irtetzeko denboraldiko azken jardunaldian Tudelano garaitu beharko dute eta Izarrak eta Getxoko Arenasek egiten dutenari itxaron. Galtzekotan, Gernikak Barakaldoren aurka egindakoa erreparatu beharko dute, Gernikarrek irabaziz gero amets gaiztoa egi bilakatuko litzateke. 

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika