Sari eskasa lortu du Mariñok Ardoiren aurkakoan
Futbola

Sari eskasa lortu du Mariñok Ardoiren aurkakoan

Puntu bakar batekin konformatu behar izan du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok Ardoiren kontrako norgehiagokan. Matematikoki mailari eustea bermatzeko aukera izan dute irundarrek bost jardunaldiren faltan. Baina, momentuz, itxaron beharko dute. Partida itxia izan da, gol aukera gutxikoa. Talde nafarra sendo aritu da defentsan eta presioan. Mariñok ekimena izan du, baina ez da fin ibili baloia jokatzerako orduan. Atsedenaldira arte, markagailua ez da mugitu.

Bigarren zatian bide berdina hartu du neurketak. Baina 57.minutuan, abantaila hartzea lortu du etxeko taldeak. Paula Astiazaranek egin du gola aldaratzean, Marina Oyarzunen jokaldiaren eta jaurtiketaren ondoren. Zailena egin du Mariñok. Hala ere, bost minutu ere ez ditu behar izan Ardoik banakoa egiteko. Zelai erditik ateratako falta batean sartu dute gola nafarrek. Hortik aurrera, oreka izan da nagusi berriro berdegunean. Taldeek ez dute garaipena eskuratzeko anbizio handirik erakutsi, eta puntuak banatu dituzte azkenean.

 

BERDINKETA BERRIZ STADIUM GALEN
Futbola

BERDINKETA BERRIZ STADIUM GALEN

Real Unionek Calahorraren aurka beste berdinketa bat eskuratu zuen, oso neurketa berdindua izan zen eta bi taldeek gola egiteko aukerak izan bazuten ere, ate...

URREZKO HIRU PUNTU
Futbola

URREZKO HIRU PUNTU

Modurik onenean hasi du 2020.urtea Real Unionek; 96.minutuan, neurketako azken jokaldian, Galanek 0-1ekoa sartu eta hiru puntuak eskuratu zituen talde...

REAL UNION 2019a PORROTAREKIN BUKATU DU
Futbola

REAL UNION 2019a PORROTAREKIN BUKATU DU

Real Unionek 1-0 galdu zuen larunbatean Ibaian Alaves Bren aurka eta urtea oso sentsazio kaxkarrekin bukatu du

Urteko azken neurketan Real Unionek ezin...

BI PUNTU IHES EGIN ZION REAL UNIONI
Futbola

BI PUNTU IHES EGIN ZION REAL UNIONI

Real Unionek ezin izan zuen gipuzkoako derbia sententziatu eta azken minutuan, 93.minutuan, Sansek 2-2koa lortu zuen Stadium Galen

Gipuzkoako lehen...

LASESARREN ASPALDIKO PARTEZ PORROTA
Futbola

LASESARREN ASPALDIKO PARTEZ PORROTA

Real Unionen bolada ona Barakaldok eten du, talde txuribeltza markagailuan aurreratu bazen ere, Barakaldok 2-1 garaipena erdietsi zuen

Real Unionek ez...

PUNTU BANAKETA STADIUM GALEN
Futbola

PUNTU BANAKETA STADIUM GALEN

Real Unionek ezin izan du Leioa etxean garaitu, hala ere, azken hiru neurketak irabazi eta gero, puntuak batzen jarraitzen du talde txuribeltzak

Ez da...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika