XURIAK KINKA LARRIAN
Errugbia

XURIAK KINKA LARRIAN

Saint Paul Le Daxen aurka 23-10 galdu zuen Hendaiako Estadioak eta jada Federale 2 mailan mantentzeko postuak zortzi puntutara dituzte

Hendaiako Estadioaren egoerak onera joan beharrean, jardunaldiak aurrera egin ahala okerrera doaz. Jardunaldia hasi aurretik Saint Paul le Dax taldea, salbazio postuetan kokatuta zegoen taldea, bost puntutara zituzten eta jardunaldia bukatuta zortzi puntutara igo da desabantaila. Izan ere, Hendaiako Estadioak etxetik kanpo 23-10 galdu zuten.

Lehen zatian ondo aritu ziren Xuriak eta Saint Paul le Daxen saiakerak eutsi zituzten. Bi taldeek defentsa onak burutu zituzten, hiru zigor kolpe erdietsi ziren besterik ez eta atsedenaldira 6-3koarekin iritsi zen Saint Paul le Daxen alde.

Bigarren zatian ordea, Xurien energiak behera egin zuen, 43.minutuan etxekoek eguneko lehen entsegua gauzatu zuten eta bost minutu geroago bigarrena egin zuten (18-3). Hendaiako Estadioaren defentsa hautsita zegoen eta 55.minutuan Saint Paul le Daxek hirugarren entseguarekin 23 puntuetara iritsi ziren. Hendaiako Estadioaren entsegu bakarra neurketa bukatzeko hamar minuturen faltan iritsi zen eta horrela azkeneko 23-10ekoa ezarri zuten markagailuan.   

ATSEDENALDIAREN OSTEAN, GARAIPENA
Errugbia

ATSEDENALDIAREN OSTEAN, GARAIPENA

Hendaiako Estadioak garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Saint Paul le Daxen aurka (21-6) eta zazpigarren postura igo da taldea. Neurketa markagailuak adieraztean...

BIGARREN PORROTA JARRAIAN HENDAIAKO ESTADIOARENTZAT
Errugbia

BIGARREN PORROTA JARRAIAN HENDAIAKO ESTADIOARENTZAT

Hendaiako Estadioak ezin izan du etxetik kanpo Mouguerre garaitu (23-12) eta denboraldiko bigarren porrota jasan dute. Bigarren taldeak ere galdu egin zuen bere...

HENDAIAKO ESTADIOAK EZIN IZAN DU SAINT MEDARD EN JALLEZ GARAITU
Errugbia

HENDAIAKO ESTADIOAK EZIN IZAN DU SAINT MEDARD EN JALLEZ GARAITU

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen Ondarraitzeko estreinuko neurketa garaipenarekin bukatu, 17-33 galdu zuten Saint Medarden aurka. Reserve taldeak, ordea, 21-14...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA HENDAIAKO ESTADIOARENTZAT
Errugbia

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA HENDAIAKO ESTADIOARENTZAT

Federale 2 mailako denboraldi berriko lehen neurketan Orthezen 14-22 garaitu zuten. Reserve taldeak ere garaipena erdietsi zuen, 3-22.

Hendaiako Estadioak...

GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA
Errugbia

GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA

Bidasoatarrek sailkapeneko laugarrena den Domiberia Errioxa taldea garaitzeko kapazak izan ziren (19-10), hauspo izugarria denboraldi amaierari aurre...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika