Asteburu gazi-gozoa hondarribitarrentzat Zarautzen
Euskotren Ligan, Zarauzko XVII Ikurriña jokoan izan da asteburu honetan. Donostia Arraun Lagunak, bertze behin, bere nagusitasuna erakutsi du eta bi jardunaldietan garaipena eskuratu zuen. Hondarribiak aldiz, lehen egunean, zazpigarren postua eskuratu zuen (11:04,32), nahiz eta bigarrenean, zortzigarrenera jeitsi (10:58,14). Hala ere, patroi onenaren saria eraman zuen Miren Garmendia taldeko patroiak. 74 punturekin, sailkapen horren liderra da eta hori mantendu nahiko du emakumeei Liga bukatzeko gelditzen zaizkien bi estropadetan.
Euskolabel Ligan berriz, Zarauzko XLVIII Ikurriña lehiatu dute, bi egunez ere. Orio izan zen nagusi bertan, bi jardunaldietan. Hondarribiak, bere aldetik, seigarren postua eskuratu zuen larunbatean (20:26,18). Igandean berriz, zortzigarren postura jeitsi ziren gizonezkoak ere (20:14,80). Hala ere, Ioseba Amunarrizek patroi onenaren sailkapeneko liderra izaten segitzen du 123 punturekin.
KAE1 Ligan azkenik, Hondarribiako gizonezkoek bigarren traineruak ere zortzigarren postua eskuratu zuen larunbatean Zarautzen. 21:53,56 denbora eginez helmugaratu zen trainerua, Itxasoko Ama taldeak irabazi zuen estropada berean.
Heldu den asteburuan, Ondarroan eta Getarian izanen dira bi taldeak, emakumeentzat Ligako azken bi estropadak izanen direnak. KAE1 Ligako gizonezkoak aldiz, Bilbon eta Castron izanen dira heldu den larunbat eta igandean, hurrenez hurren.