BATeko emakumeak txapeldunorde Euskadiko Klub Arteko Txapelketan

2025/05/14
Durangon ospatu zen lehiaketa berean, Bidasoa Atletiko Taldeko gizonezkoak laugarren postuan sailkatu ziren. Klub arteko txapelketa urteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat da Irungo atletentzat eta emaitza ezin hobeekin borobildu zuten asteburua.
BATeko emakumeak txapeldunorde Euskadiko Klub Arteko Txapelketan

Euskadiko Klub Arteko Txapelketa ospatu zen asteburuan Durangon, Bidasoa Atletiko Taldeko atletentzat urteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat dena. Irungo klubeko kirolariek lan ona egin zuten bertan eta emaitza ezin hobeekin bueltatu ziren etxea. BATeko emakumeak txapeldunorde izan ziren eta gizonezkoak laugarren. 

105,5 punturekin BATeko emakumeak podiumeko bigarren koskara igatea lortu zuten. Real Sociedad taldeak soilik gainditu zituen 114,5 punturekin. Hirugarren tokian Atletico San Sebastián geratu zen, 97 puntu lortuta. Emaitza indibidualei dagokionez, Goizane Garciak mailu jaurtiketan (48,22 metro), Aslin Quialak pertikan (3,60 metro), Ainhoa Idoiagak 800 metroetan (2:19,54 minutu), Alazne Garridok 400 metroetan (55,84 segundo), eta Leire Martiarenak 100 metroetan (12,54 segundo) garaipenak eskuratu zituzten. Naia Llorente, altuera jauzian (1,66 metro), eta Izaskun Sanz, 1500 metroetan (5:07,40 minutu) berriz, bigarrenak izan ziren, eta Sara Mancisidorrek 3.000 oztopoetan (11:50,11 minutu) hirugarren postua lortu zuen. Azkenik, 4×400 erreleboetan ere (3:55,64 minutu) puntu maximoak lortu zituzten.

Gizonen taldeak, bere aldetik, 87 puntu lortu zituen guztira, Real Sociedad (152 puntu), Durango (112 puntu) eta La Blanca (101 puntu) taldeen gibeletik sailkatuz. Emaitza indibidualei dagokionez, Mario Estangak pertikan (4,60 metro) garaipena lortu zuen. Unax Eraso mailu jaurtiketan (48,50 metro), Manuel Rogriguez 110 metro hesietan (14,96 segundo) eta Mikel Aramendi 3.000 oztopoetan (9:32,21 minutu) bigarren izan ziren, eta Ander Anglada 800 metroetan (1:54,87 minutu), Markel Garrancho 200 metroetan eta Erik Fernandez 100 metroetan (11,04 segundo), berriz, hirugarren.

Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketa

Lucia Valero eta Isra Rahali onenen artean lehiatu ziren asteburuan. Mao-n (Herrialde Katalanak) jokatu zen Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketa eta 5.000 eta 10.000 metroetan parte hartu zuten BATeko atletek. Valerok 23 urte azpiko kategorian parte hartu eta bostgarren postuan sailkatu zen, 10.000 metroko proba 36:01,26 minutuetan burutuz. Rahali berriz, bederitzarren izan zen, 18:04,72 minutuko denborarekin.

Toni Bonet Meeting-a

Maiatzaren 10ean Ibizan egin zen meeting-ean parte hartu zuten BATeko Iker Arotzenak eta Carla Arwen Martinezek. Arotzenak luzera jauzian parte hartu zuen eta bigarren izan zen, 7,37 metroko jauzi onenarekin. Martinezek ere bigarren amaitu zuen jardunaldia. 100 metroko proban parte hartu zuen eta bere denborarik onena lortu zuen, 11,95 segundo.

Kluben arteko alebin mailako Gipuzkoako Txapelketa

Igandean, maiatzaren 11n, Kluben arteko alebin mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten klubeko gaztetxoek Tolosan. Mutilen zein nesken taldeak maila bikaina erakutsi zuten, eta biak ala biak txapeldunorde izan ziren.