Ia 1.500 kirolarik hartu zuten parte XI. Beñat Elzo Mendi Lasterketan
2026/11/04
Urtero bezala, azaroaren lehenean, Beñat Elzo Mendi Lasterketaren hamaikagarren edizioa ospatu zen Hondarribian. Guztira 1.470 pertsonek hartu zuten parte, 610 oinezko martxan, 308 mendi lasterketan eta 552 familiei bideratutako ibilbidean. Mendi lasterketari dagokionez, Garazi Artola eta Samien San Martin izan ziren garaileak. Dortsalekin bildutako diru guztia, Mindara elkarteari eman zaio.
Beñat Elzo Mendi Lasterketaren hamaikagarren edizioa ospatu zen pasa den igandean, azaroaren 1ean. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute Jegunaz, eguraldi ederra lagun, 1.470 pertsonek hartu baitzuten parte proposatutako hiru modalitateetan: 610 oinezko martxan, 308 mendi lasterketan eta 552 familiei bideratutako ibilbidean. Mendi lasterketa lehiakorran gainera, lehia estua izan zen. Garazi Artola eta Damien San Martin izan ziren garaileak.
Mendi lasterketa lehiakorrean parte hartu zuten 308 kirolari horietatik %80 hondarribiarra eta irundarra zela jakinarazi dute talde antolatzailetik, beraz eskualdeko parte hartzea nabarmena izan da. Horietan guztietan, Garazi Artola eta Damien San Martin nagusitu ziren, 10,8 kilometroko ibilbidea 50:35 eta 42:35 minutuetan osatuz, hurrenez hurren. Emakumeetan, Anie Mendia hondarribiarrak (50'49'') eta Nerea Garcia donostiarrak (52’40'') osatu zuten podiuma. Gizonetan berriz, Hondarribiko Ion Olaetxea eta hirugarren Irungo Xabier Etxabe elkarrekin sartu ziren, bigarren postua lehiatu gabe (44’26’').
Aurtengo edizioan bildutako dirua Mindara Elkarteari emanen zaio eta antolakuntzatik partaide, ikusle, bolondres, laguntzaile eta babesle guziei beraien laguntza eskertu nahi izan zaie.