BATeko korrikalari infantilak Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketan bigarren

2025/02/27
Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketa ospatu zen asteburuan Amurrion. Bertan izan ziren infantil mailako Bidasoa Atletiko Taldeko gizonezko korrikalariak eta bigarren postua eskuratu zuten, Euskadiko txapeldunorde bilakatuta.
BATeko korrikalari infantilak Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketan bigarren

Bidasoa Atletiko Taldeko infantil mailako gizonezko kros korrikalariak Euskadiko txapeldunorde bilakatu ziren pasa den asteburuan Amurrion, Euskadiko Eskolarteko Kros Txapelketan, Bidezabal Durango AT taldearen gibeletik.

Indibidualki hauek izan ziren infantil mailakoek lortutako emaitzak: Kaiet Arruabarrena Virto 6., Telmo Nausia Martin 14., Danel Laporte Alzola 21., Lier Arregi Alegria 26. eta Ibai Erguin Otaño 41. Emakumeen kategorian, Maren Martinek Gipuzkoako selekzioarekin hartu zuen parte eta 26. postuan helmugaratu zen, bere alea jarriz Gipuzkoako taldeak lortutako garaipenean.