BATeko Susana Ruiz eta Abel Castañares bikain Europako Master Txapelketan

2025/10/29
Madeiran egon dira hilabete honetan Bidasoa Atletiko Taldeko master mailako zenbait Susana Ruiz eta Abel Castañares atletak. Lan bikaina egin zuten biak eta horren ondorioz, Castañares txapeldunorde bikoitza izan zen, 2000 metroko oztopo lasterketan eta taldekako 8 kilometroko krosean. Ruizen berriz, bere markak hobetu ditu hainbat probetan, hala nola, 200 eta 800 metroko lasterketetan eta 4x400 errelebo mistoetan.
BATeko Susana Ruiz eta Abel Castañares bikain Europako Master Txapelketan
BAT

Urriaren 8tik 19ra Europako Master Txapelketa ospatu da Madeiran, eta bertan izan dira Bidasoa Atletiko Taldeko Susana Ruiz eta Abel Castañares atletak. Lan bikaina egin zuten biak eta marka onekin bueltatu dira etxera. Castañares txapeldunorde izan zen 2000 metroko oztopo lasterketan, baita taldea ospatu zen 8 kilometroko krosean ere. Ruizek bere aldetik, marka onak lortu zituen 200 eta 800 metroko lasterketetan, baita 4x400 metroko errelebo mistoetan ere. 

Abel Castañares M65 kategorian lehiatu zen eta Europako txapeldunorde bilakatzea lortu zuten 2000 metroko oztopo lasterketan. 8:00,85 minutuko denbora eginda, zilarrezko domina eskuratu zuten. Hori guti balitz, 8 kilometroko taldekako krosean ere bigarren postua eskuratu zuten, banaka 38:27 minutuko denbora lortuta. Taldean, Jesús Manzanares Sacristán (32:31) eta Tomás Hernández Pérez (40:26) izan zituen bidelagun.

Susana Ruiz, bere aldetik, W50 kategorian lehiatu zen, lan bikain eginez zenbait probetan. Lehenik, 200 metroko lasterketan hartu zuen parte Ruizek eta 32,18 denborarekin bukatu zuen proba (-2.1 m/s haizerakin). Egun batzuk beranduago, 800 metroko lasterketan lehiatu zen eta denboraldiko markarik hoberena lortu zuen bertan, 2:34,51 minutu, finalera ere sailkatuz. Biharamunean ospatu zen finala eta hamargarren postuan helmugaratu zen bertan, 2:40,11ko denbora eginda. Egun berean, arratsaldean, 4x400 errelebo mistoetan hartu zuen parte, seigarren postua eskuratuz (4:09 minutu) eta bere denboraldiko marka onena lortuta, indibidualki (1:08 minutu).