Bidasoa Atletiko Taldeak lan bikaina egin zuen aire zabaleko Gipuzkoako txapelketan
Aire zabaleko Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen Donostian, pasa den asteburuan, eta bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko atleta gazte eta beteranoak. Emaitza bikainak bildu zituzten bertan, kluba osasun bete-betean dagoela ziurtatuz. Domina andana ekarri zituzten bueltan etxera, baita zeinbat errekor ere.
23 urtez azpiko kategorian, soilik Iñigo Lozanok eta Lucia Mariscalek lortu zuten domina, zilarrezkoa kasu honetan. Lozanok 400 metroko lasterketan, 51,49 segunduko denbora eginez, eta Mariscalek 100 metroko lasterketan, 13,43 segundurekin.
20 urtez azpiko kategoria
Aramendi anaiek berriz, garaipen bikoitza lortu zuten 20 urtez azpiko kategorian. 1500 metroko lasterketan, Ander Aramendik urrezko domina eskuratu zuen (3:54,59 minutu) eta Mikel Aramendi bigarren izan zen (3:54,84 minutu). 100 metroko lasterketan berriz, Ander Garaiarrek irabazi zuen, 10,63 segundurekin eta bere marka pertsonalik onena eginez. Altueran, Aritz Zuazok lortu zuen urrezko domina, 2,00 metroko jauziarekin, marka pertsonalik onena izan zena berarentzat ere. Unax Eraso mailu jaurtiketan lortu zuen garaipena (52,11 metro), eta Aingeru Lizarragak eta Nicolas Garzonek zilarrezko domina bana eskuratu zituzten. Lizarragak 200 metroko lasterketan (23,37, marka pertsonalik onena) eta Garzonek 400 metroko lasterketan (55,74, marka pertsonalik onena).
Emakumeetan, Leire Martiarenak irabazi zuen 100 metroko lasterketan (12,74) eta Jone Agirre hirugarren izan zen 200 metrokoan (27,60). Nerea Lopezek berriz, bigarren postua eskuratu zuen 400 metroko lasterketan (1:03,30) eta Irati Erro bigarren izan zen 1500 metrokoan (4:56,51), Izaskun Sanzen gibeletik. Sanzek urrezko domina eskuratu baitzuen, 4:53,99 minuturekin. Azkenik, Eider Alzaga hirugarren izan zen 400 metroko hess-lasterketan (1:06,16 minutu).
18 urtez azpiko kategoria
18 urtez azpiko kategorian, gizonetan, Lukas Cabezon garaile izan zen 1500 metroko lasterketan (4:05,23), baita Alai Cabello ere 800 metrokoan (1:57,44). Azken proba honetan Julen Mendoza hirugarren izan zen (2:01,07). Jon Gajatek berriz, 110 metroko hese-lasterketan irabazi zuen (15,44) eta Rafael Caseau bigarren izan zen (16,07). Caseauk berak zilarrezko domina eskuratu zuen baita ere pisu jaurtiketan (12,43). 200 metroko lasterketan, Markel Garrancho izan zen hoberena (22,47), eta Eñaut Arburua berriz, bigarren izan zen 400 metroko hesi-lasterketan (55,82). Pertigan, Imanol Ibarbia (3,90) eta Jon Izaguirre (3,50). bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren. Azkenik, luzera jauzian, Iker Anaut hirugarren izan zen (6,31) eta altuera jauzian berriz, bigarren (1,70; marka pertsonalik onena).
Emakumeetan, Naia Llorentek altuera jauzian irabazi zuen, 1,64 metrorekin. Nerea Sorondo hirugarren izan zen 100 metroko lasterketan (13,16) eta Hai Duong ere hirugarren silkatu zen 200 (26,35) eta 400 (1:01,33) metroko lasterketetan. Ainara Canelladak azkenik, brontzezko domina eskuratu zuen 100 metroko hesi-lasterketan.
16 urtez azpiko kategoria
16 urtez azpiko kategorian, gizonetan, Jon Andianok urrezko domina eskuratu zuen 300 metroko lasterketan (38,22 segundu). Honez gain, bigarren izan zen 100 metroko lasterketan, 11,92 segundurekin, eta marka pertsonalik onena lortuz. Adur Errazkinek ere garaipena eskuratu zuen altuera jauzian, 1,55 metrorekin eta marka pertsonalik onena eginez. Aingeru Etxabe ere lehen postuan sailkatu zen pertigan (2,20) eta Sebastian Arzac hirugarren izan zen 300 metroko lasterketan (41,79 segundu).
Emakumeetan, Olatz Elizasuk diska jaurtiketan irabazi zuen (38,40), Euskadiko 16 urtez azpiko errekorra lortuz eta bere marka pertsonalik onena eginez ere. Honez gain, Elizasu bigarren izan zen pisu jaurtiketan (9,27). Noa Garciak berriz, altuera jauzian irabazi zuen (1,56) eta hirugarren izan zuen luzera jauzian (5,14; marka pertsonalik onena). Azkenik, Naia Piquer bigarren izan zen 1000 metroko lasterketan (3:05,49), baita Zoe Caseau ere pertigan (1,80).
Master kategoria
Master kategorian, lau domina eskuratu zituen BATek. Gizonetan, Imanol Gilek bi titulu eskuratu zituen, 100 metroko lasterketan (11,21) eta 200 metroko lasterketan (22,80). Emakumeetan berriz, Amaia Diaz garaile izan zen 200 metroko lasterketan (31,01) eta bigarren Susana Ruiz (31,07). Azken atleta honek ere 400 metroko lasterketan parte hartu zuen, 1:08,99 minutu eginez.