Biok Txingudik Euskadiko Txapelketako final laurdenek jokatuko ditu Durangon
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako emakumeen taldeak Euskadiko Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu asteburu honetan. Durango Ermarmotor bisitatuko du horretarako, larunbatean (maiatzaren 3an), 16:00etan. Neurketa zaila aurreikusten dute jokalari eta teknikariek, baina bizkaitarren etxean ahalik eta lanik hoberena egiteko prest daude, denboraldi bikaina borobiltzeko helburuarekin.
Seniorrez gain, 16 eta 18 urtez azpiko taldeak lehian izanen dira asteburuan ere. Gazteenek Zarautz/Beltzak jasoko dute etxean, larunbatean 11:00etan. 18 urtez azpikoak berriz, Gernikara joanen dira egun berean, 12.00etan, bertako taldearen kontra lehiatzeko.
Udako ekintzetan izena emateko epea
Txingudi Ruby Klubak jakitera eman duenez, udan antolatzen dituzten ekintzetan izena emateko epea irekia dago. Uztailaren 2tik 30era ospatuko dira ekintzak Plaiaundin eta 8 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta egonen dira. Hainbat jolas, entrenamendu eta jarduera desberdin eginen dituzte hilabete batez, klubeko monitoreek gidatuta. Izen emateak klubaren webgunearen bitartez egin daitezke (https://www.txingudirugbyclub.eus), 688 74 53 62 telefono zenbakira deituta edota info@txingudirugbyclub.eus helbidera idatzita.