Beterano Eguna ospatuko du Txingudi Rugby Klubak bihar Plaiaundin
2026/11/20
Etxeko bi taldeekin batera, Arrangoitze, Senpere eta Logroño zelairatuko dira bihar, azaroaren 21ean, Plaiaundin Beterano Eguna ospatzeko. Plakajerik gabeko modalitatean ariko dira, ehun bat lagun eta ondotik, hirugarren denboraz gozatzeko aukera ere izanen dute.
Txingudi Rugby Klubak Beterano Eguna ospatuko du bihar, azaroaren 21ean, Plaiaundin 11:00etatik aitzinera. Etxeko bi taldeekin batera, Arrangoitze, Senpere eta Logroño zelairatuko dira, guztira ehun bat lagun bilduz. Plakajerik gabeko modalitatean arituko dira, “touch” izena duen horretan eta emakumez edo gizonez osatutako taldeek hartzen ahal dute parte, baita talde mistoek ere. Ondotik, hirugarren denboraz gozatzeko aukera izanen dute guziek elkarrekin eta bazkaria ospatuko dute Rugby Elkartean.
Eskolako taldeak Donostian eta Arrasaten
Asteburu honetan, 10, 12 eta 14 urtez azpiko taldeek baino ez dute izanen partidurik bertze maila guztiek atsedena hartuko baitute. Horrela bada, bihar, 10:30ean, 14 urtez azpikoek Arrasaten jokatuko dute Gipuzkoako ligako lehenengo jardunaldia. Igandean berriz, 10 eta 12 urtez azpikoak Donostiako Puio zelaian arituko dira, 10:30etik aitzinera.