Biok Txingudik ezin izan zuen ezer egin La Unicaren kontra
Txingudi Rugby Klubeko Biok Txingudi taldeak porrot egin zuen pasa den larunbatez etxean. Iruñeako La Unica taldea jaso zuen denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko eta ezin izan zituen iruindarrak garaitu. 0-59ko markagailuarekin irabazi zuen La Unicak, indarrez jokatu ondotik. Etxekoak defentsan ongi aritu ziren, baina ez zen nahikoa izan puntuak batzeko. Orain, atsedenaldia izanen dute eta hori baliatuko date egoera honi buelta emateko eta heldu den partiduan indarrez zelairatzeko.
Zaisa Txingudi Mutrikuren kontra ariko da bihar
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek berriz, Mutrikuren kontra jokatuko dute asteburu honetako partidua. Bihar, azaroaren 1ean, ospatuko da neurketa, 18:30ean. Garaipen eta berdinketa bana lortu ondotik, mugako taldea sailkapeneko bostgarren postuan kokatuta dago momentu honetan. Mutrikuk berriz, ez du ongi hasi Euskal Liga eta puntu bakarra lortu du bi jardunaldietan. Hala ere, aurredenboraldian elkarren kontra jokatu zuten lagunarteko bat bi talde hauk eta orduan, Debabarreneko taldeak maila altua erakutsi zuen, beraz aurkari gogorra izan daitekeela aurreikusten dute bidasotarrek. Bertan puntuak ateratzea garrantzitsua izanen da sailkapeneko goiko postuetara begiratzeko.
Errugbi eskolako taldea Iruñean
Igande honetan, azaroaren 2an, Gipuzkoako eskolen arteko lehen topaketa ospatuko da Iruñean, Nafarroako Unibertsitatearen zelaian. La Unica, Rioja, Iruña, Arrasate, Soragazteak eta Txingudi taldea izanen dira bertan lehian.
 
            
         
            
        