Biok Txingudik ezin izan zuen punturik eskuratu Sortzen taldearen kontra

2026/02/10
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako emakumeek 0-65 galdu zuten, pasa den larunbatean Plaiaundin, Sortzen taldearen kontra. Talde bisitaria nabarmen hobea zela erakutsi zuen bertan, nahiz eta etxekoek ere lan ona egin zuten aurkariari aurre egiten saiatzeko.
Biok Txingudik ezin izan zuen punturik eskuratu Sortzen taldearen kontra
Julen Gonzalez
Txingudi Rugby Klubeko Biok Txingudik 0-65 galdu zuen, pasa den larunbatean Plaiaundin, Sortzen taldearen kontra. Aurkari zaila zuen aitzinean mugako taldeak eta ezin izan zuen deus ere egin bere nagusitasunari aurre egiteko. Hasieratik nabarmendu ziren bisitariak, baloia hiru laurdenen artean azkar mugituz eta bere aurrelarien pisua alde erabiliz. Baloiaren jabetza ere beraiena izan zen eta etxekoek gogor aritu behar izan zuten defentsan, fruiturik lortu gabe. Lehen zatian, Sortzenek 45 puntuko aldea lortu zuen dagoeneko, zazpi entsegu eta lau eraldaketa lortuta. Bigarren zatian berriz, indarrak berdindu zituzten bi taldeek eta baloia etxekoek eskuetan egon zen denbora tarte luzeagoan. Hala ere, intentsitate altuarekin jokatzen segitu zuen aurkariak eta tartea 65 puntuetara zabadu zuen. Porrot honetatik altxatu eta heldu den asteburuan Ligako neurketarik garrantzitsuenetako bat jokatu beharko du Biok Txingudik, Hernaniren kontra Plaiaundin berriz ere. Asteburu gazi-gozoa harrobiko taldeentzat 18 urtez azpiko Gabiria Txingudi Baztan taldeak 78-12 galdu zuen Bilbon, bertako taldearen kontra. Bost jardunaldiren ondotik, Txingudiko jubenilak bosgarren kokatzen dira Euskal ligako bigarren mailako sailkapenean, 9 punturekin guztira. 16 urtez azpiko Txingudi Baztan Oreretak aldiz, 24-22ko markagailuarekin garaitu zuen Gaztedi. Gasteiztarrak hasi ziren irabazten, 5-19koarekin, baina bigarren zatian 19-19koa ezartzeko gai izan ziren mugakoak. Azken minutuetan gainera, zigor lope baten bidez entsegu batekin lortu zuten etxekoek garaipena.