Darioren lesioagatik bertan behera gelditu zen uztailaren 1eko jaialdiko partida nagusia
2026/07/02
Markagailuan Amiano eta Mariezkurrenaren aldeko 4-11ko emaitza zegoenean, Dariok kantxa utzi behar izan zuen harmailaren kontra belaunean kolpe gogor bat jaso ondotik. Aldageletara joan eta Buruz Buruko txapeldunak ezin izan zuen berriz ere bueltatu beraz, bertan behera gelditu zen uztailaren 1eko partida nagusia. Frontoia lepo beteta zegoen eta pilotazale irundarrak Amianoz gehiago gozatzeko gogoz gelditu ziren, nahiz eta jokatutako minutuetan dagoeneko bere maila ona ikusteko aukera izan zuten.
Uztailaren 1eko jaialdiak bukaera desatsegina izan zuen harmailak goraino bete zuten pilotazaleentzako. Izan ere, partida nagusiaren laurdena bertzerik ez zenean bete, Dario Gomezek lesio bat pairatu zuen, harmailen kontra belaunean kolpe gogor bat jaso ondotik. Buruz Buruko txapeldunak kantxa utzi behar izan zuen segidan eta ezin izan zuen berriz ere aldageletatik bueltatu. Markagailua 4-11ko emaitza erakusten zuen momentuan Amiano eta Mariezkurrenaren aldekoa, eta hortan gelditu zen partida nagusi hori bertan behera gelditu behar izan baitzen azkenean.
Irungo pilotazaleak sentsazio arraroarekin utzi zituen gertaerak eta Unai Amiano herriko pilotaria gehiago ikusteko gogoz. Hala ere, jokoan aritu ziren minutu horietan frontoira gerturatu zirenek aukera izan zuten Amianoren maila ona ikusteko. Baikoko aurrelariak profesionaletako lehen urte honetan esperientzia bildu duela argi utzi zuen eta Lehen Mailan egoteko meritu nahikoa duela.
Horren aitzinetik, lehen partidan, Zubizarreta IV.ak eta Eskirozek 22-13 garaitu zituzten Alberdi II eta Aldabe.