Hondarribia Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako txapeldunorde

2025/05/12
Orio izan zen garailea, gizonen absolutu mailako kategorian. 20 segunduko tartea atera zion Hondarribia bigarren sailkatuari eta 22 segundu Donostiarra hirugarren sailkatuari.
Hondarribia Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako txapeldunorde

Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa ospatu zen atzo goizean Pasai Donibanen. Gizonen absolutuen kategorian, Hondarribia txapeldunorde izan zen, Orioren gibeletik. Oriotarrak izan ziren irabazleak, 20 segunduko aldea lortuta. Hirugarren berriz, Donostiarra izan zen, 22 segundu beranduago helmugaratuta, eta San Juan laugarren, 26 segundu beranduago.