Hondarribia seigarren eta zortzigarren Kontxako Banderaren lehen jardunaldian

2025/09/08
Atzo ospatu zen 2025eko Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Gizonetan, Oriok zigorra jaso ondotik, Zierbena izan zen sailkapeneko lidergotza hartu zuena. Emakumeetan berriz, Arraun Lagunak taldeak bideratua utzi du bere bigarren garaipena segidan. Hondarribiari dagokionez, gizonetan, seigarren postua eskuratu zuen Ama Guadalupekoak. Emakumeetan berriz, zortzigarren postuan sailkatu zen Hondarribia.
Hondarribia seigarren eta zortzigarren Kontxako Banderaren lehen jardunaldian

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia ospatu zen atzo, irailaren 7an. Emakumeak lehiatu ziren lehenik eta Donostiako Arraun Lagunak bideratua utzi zuen bere garaipena. 10:29.20ko denborarekin, hamar segundu atera zizkion bigarren postuan sailkatu zen Tolosaldeari. Hurrengo sailkatuak Orio, Zumaia, Astillero, Donostiarra, Hibaika eta Hondarribia izan ziren. Horrela, azken jardunaldiaren faltan, ia erabakita utzi dute emakumeen Kontxako Banderaren garaipena. 

Gizonetan berriz, Oriok lortu zuen denborarik onena hasiera batean, baina epaileek hauek zigortu zituen lehen segunduetan 0 kalea okupatzeagatik. Horrela, Zierbena izan zen sailkapeneko lehen postuan kokatu zena lehen jardunaldiaren ondotik, 18.59.26ko denbora eginda. Orio kokatu zen bigarren (18:59.36), Bermeo hirugarren (19:05.44), Donostiarra laugarren, Getaria bostgarren, Hondarribia seigarren, San Juan zazpigarren eta Lekittarra zortzigarren. Gizonezkoen estropada irekiago dago oraindik ere eta hau heldu den igandean, irailaren 14an, erabakiko da.