Hondarribiako emakume eta gizonezkoak bostgarren eta laugarren Gipuzkoako Txapelketan
2025/06/03
Orion jokatu zen, pasa den igandean (ekainaren 1ean), Gipuzkoako Txapelketan eta etxeko gizonezkoek lortu zuten garaipena. Euren gibeletik, Donostiarra, San Juan eta Hondarribia sailkatu ziren. Emakumeetan aldiz, Arraun Lagunak taldea izendatu zen Gipuzkoako txapeldun, Tolosaldea, Zarautz, Hibaika eta Hondarribiaren aitzinetik.
Pasa den igandean, ekainaren 1ean, ospatu zen Orion Gipuzkoako Traineruen Txapelketa. Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bat izan zen arraunlarientzat eta lehen banderak ere banatu ziren bertan. Gizonetan, etxeko taldeak lortu zuen garaipena, 20:03,88 minutuko denbora eginez. Ia hiru segunduko aldea atera zion bigarren izan zen Donostiarrari, ia lau segundukoa San Juani eta 21 laugarren izan zen Hondarribiari.
Emakumeetan, aldiz, Arraun Lagunak taldeak eskuratu zuen garaipena, Gipuzkoako txapeldun bilakatuta. 11:10,08ko denbora egin zuten donostiarrek eta euren gibeletik, Tolosaldea (11:16,96), Zarautz (11:17,17), Hibaika (11:22,06) eta Hondarribia (11:22,66) sailkatu ziren.