Hondarribiako emakume eta gizonezkoak laugarren Gipuzkoako Txapelketan

2026/06/03
Getarian ospatu zen, pasa den maiatzaren 31n, Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Lan ona eginda, Hondarribibiako emakume eta gizonezkoek laugarren postuan bukatu zuten lehiaketa. Emakumeetan, Donostia Arraun Lagunak izan zen irabazlea 7 segundugatik. Gizonetan berriz, Orio izan zen garailea, segundu erdiko diferentziarekin.
Hondarribiako emakume eta gizonezkoak laugarren Gipuzkoako Txapelketan
Josu Z.
Gipuzkoako Traineru Txapelketak baditu irabazle berriak. Getarian ospatu zen lehiaketa, pasa den maiatzaren 31n, eta Donostia Arraun Lagunak eta Orio nagusitu ziren, emakume eta gizonetan hurrenez hurren. Hondarribiako traineruek ere lan ona egin zuten eta laugarren postu bana eskuratu zuten, emakumezkoak 13 segunduko aldearekin, gizonezkoak aldiz, 15 segunduko diferentziarekin. Lehen txandan atera ziren euren lana egitera Hondarribiako emakumeak, Zarautzekin batera, eta denborarik onena lortu zuten bertan berdeek, ia bost segunduko aldea ateratara aurkariari. Lehen ziaboga 5:16ko denboran osatu zuten hondarribitarrek eta bigarren luzea berriz, 5:57an. Bigarren txandan, San Juan, Kaiarriba eta Hibaika atera ziren, lehenak lortuta denborarik onena. Hirugarrenean azkenik, Gipuzkoako txapeldun berria lehiatu zen, Donostia Arraun Lagunak, eta berarekin batera, Tolosaldea, Orio eta Zumaia. Horrela, guztiek osatuta eguneko lana, donostiarrak izan zen garaileak (10:59,72), San Juan bigarren 7 segundura, Tolosaldea hirugarren 9ra eta Hondarribia laugarren 13 segundura. Ondotik, Kaiarriba, Zarautz, Orio, Hibaika eta Zumaia sailkatu ziren. Gizonetan ere Hondarribiak laugarren postua eskuratu zuen. Hauek hirugarren txandan atera ziren lehiatzera, Orio, Kaiarriba eta Getariarekin batera. Ia 16 segunduko denbora atera zion bertan Oriok berdeen traineruari eta horrek baldintzatu zuen sailkapen orokorra ere. Izan ere, Orio izan zen Gipuzkoako txapeldun bilakatu zena (20:24,22). Segundu erdiko aldearekin, bigarren Kaiarriba izan zen, hirugarren Getaria ia 7 segundura eta Hondarribia laugarren ia 16 segundura. Ondotik, Zarautz, San Juan, Zumaia, Hibaika, Lapurdi, San Pedro eta Mutriku sailkatu ziren.