Hondarribiako emakumeak Kontxan lehiatuko dira
Hondarribiako emakumeak Kontxako Banderan izanen dira bertze urte batez. Atzo lortu zuten sailkatzea, Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Astillero eta Zumaiarekin batera. Horiez gain, Arraun Lagunak taldea ere lehiatuko da. Irailaren 7an eta 14an jokatuko dira bi jardunaldiak.
Atzo arratsaldean, irailaren 3an, jokatuko zen emakumeen sailkatze estropada Donostiako uretan. Oriok lortu zuen denborarik onena (11:42,50). Ondotik, sailkatu ziren Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Zarautz, Hondarribia, Astillero eta Zumaia. Hala ere, epaileek Zarautz zigortu zuten 10 segunduko galerarekin eta beraz, Kontxatik kanpo gelditu dira. Horrek Zumaiari sailkatzeko balio izan dio. Hondarribiak, bere aldetik, bostgarren denborarik onena lortu zuen (12:02,90).
Horrela beraz, heldu den irailaren 7an, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Astillero eta Zumaia egonen dira lehian.
Gaur berriz, irailaren 4an, gizonezkoen sailkatze estropada jokatuko da Kontxako Badian, 18:00etan.