Hondarribiako traineruak laugarren eta hirugarren Euskadiko Txapelketan
2026/06/09
Getariako uretan ospatu zen, pasa den ekainaren 7an, Euskadiko Txapelketa. Gipuzkoako emaitzak errepikatuz, Donostia Arraun Lagunak eta Orio izan ziren irabazleak, emakumezko eta gizonetan hurrenez hurren. Hondarribitarrei dagokionez, emakumeak laugarren postuan sailkatu ziren eta gizonezkoak aldiz, hirugarrenean.
Getariako uretan ospatu zen, pasa den igandean, 2025ko Euskadiko Txapelketa arraunean. Aurreko asteburuko Gipuzkoako Txapelketako emaitza ia berberak errepikatu ziren, lehen postuan Donostia Arraun Lagunak eta Orio sailkatu baitziren emakume eta gizonetan hurrenez hurren. Hondarribiako emakumeek ere laugarren postuan bukatu zuten lehiaketa berriz ere eta gizonezkoak, podiumeko hirugarren koskara igan ziren, Gipuzkoan baino pausu bat aurrerago eginez.
Emakumeei dagokionez, Hondarribia lehen txandan atera zen eta bigarren sailkatu zen, Tolosaldeatik 8 segundura. Bigarren txandan, bi talde hauek baino hobeki aritu ziren donostiarrak, eta Euskadiko Txapeldun bilakatu ziren Arraun Lagunakeko arraunlariak. Podiuma Tolosaldeak eta San Juanek osatu zuten, sei eta hamaika segundu gehiago behar izan zutenak lana osatzeko. Hondarribiak berriz, laugarren postua eskuratu zuen, 11:39,32ko denbora eginez.
Gizonetan berriz, Oriok errepikatu zuten garaipena txapelketa honetan ere, Donostiarra eta Hondarribiaren aitzinetik. Oriok 20:44,24ko denboran osatu zuen estropada, Donostiarrak baino 3 segundu guttiagoan eta Hondarribiak baino 20 guttiagoan. Horrela, podiumeko hirugarren koskara igan ziren berdeak, Liga hasi aitzinetiko bi hitzordu garrantzitsuetan maila emanez.