Hondarribiarrek ez dute nahi bezalako asteburua eduki Galizian
Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariek ez dute asteburu hoberena izan Galiziako uretan. Euskotren Ligan, bi zortzigarren postu eskuratu zituzten emakumeek Pobra do Caramiñal eta Boiron, eta Euskolabel Ligan berriz, ur beretan, laugarren eta zazpigarren postuak lortu zituzten hurrenez hurren. Etxetik hurbilago, KAE1 Ligako Hondarribiako bigarren traineruko gizonezkoek hamabigarren postuan helmugaratu ziren.
Euskotren Ligan, larunbatean, Pobra do Caramiñalen jokatu zuten lehen bandera Hondarribiako emakumeek (11:04,48) eta zortzigarren postuan bukatu zuten jardunaldia, Donostia Arraun Lagunak (10:40,82) irabazi zuen egun berean. Biharamunean berriz, Boiron lehiatu ziren eta bertan ere postu bera errepikatu zuten, 10:51,42eko denborarekin, baita donostiarrek ere, 10:26,76ko denbora eginez. Sailkapen orokorrari dagokionez, zortzigarren postuan kokatu dira emakumeak, 30 punturekin eta Donostiarrarekin berdinduta. Donostia Arraun Lagunak mantentzen du lidergotza, 89 punturekin. Patroi onenaren sailkapenari begira, Orioko Maider Echanizek lortu du lidergotza, nahiz eta Hondarribiako Miren Garmendiarekin berdinduta egon (64 puntu).
Euskolabel Ligan berriz, Hondarribiako gizonezkoek, ur beretan, lraunbatean laugarren izan ziren (19:58,70), Oriok irabazi zuen estropadan (19:36,56). Biharamunean berriz, zazpigarren postua eskuratu zuten hondarribitarrek (20:02,58), eta Oriok errepikatu zuen garaipena (19:36,84). Sailkapen orokorrari dagokionez, bostgarren postuan mantentzen da Hondarribia, 101 punturekin, Oriok berriz 140 puntu ditu lehen postuan. Patroi onenaren saria berriz, Joseba Amunarrirentzat izan zen asteburuan, 105 punturekin.
KAE1 ligan, Camargon izan zen Hondarribiako gizonezkoen bigarren trainerua. Hamabigarren postuan helmugaratu ziren hondarribiarrak bertan (21:05,66), Itxasoko Amak irabazi zuen estropada berean (20:19,92).
Hiru traineruak ere Zarautzen izanen dira heldu den asteburuan, Zarauzko Ikurriña jokoan dutelarik. KAE1 Ligan, aitzinetik ere, Castro Urdialesen izanen dira ortziralean, abuztuaren 15ean.