Nerea Murua eta Unai Arroyo garaile Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketan
2026/10/28
Nerea Muruak 2019an erregistratutako denborarik onena gainditu zuen Hondarribiako Kale Nagusian. Unai Arroyok berriz, bere hirugarren garaipena eskuratu zuen lasterketa honetan, nahiz eta ezin izan zuen 2024an berak markatutako denborarik onena hobetu. Emakumeetan, Muruaren gibeletik, Esther Ramos eta Nerea Egia sailkatu ziren. Arroyoren atzetik, Kevin Lassere eta Timo Kupper.
Pasa den igandean, urriaren 25ean, ospatu zen Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketaren 27. edizioa. 3.700 korrikalarik hartu zuten parte, eta horietatik onenak Nerea Murua eta Unai Arroyo izan ziren. Nerea Muruak 2019an erregistratutako denborarik onena gainditu zuen Hondarribiako Kale Nagusian, 1:21:03ko denboran osatutako maratoi erdia. Unai Arroyok berriz, bere hirugarren garaipena eskuratu zuen lasterketa honetan, nahiz eta ezin izan zuen 2024an berak markatutako denborarik onena hobetu. Irundarrak 1:08:33ko denboran lortu zuen helmugaratzea. Emakumeetan, Muruaren gibeletik, Esther Ramos eta Nerea Egia sailkatu ziren. Arroyoren atzetik, Kevin Lassere eta Timo Kupper.