Iker Trigo (Rias Baixas) garaile Done Pedro Sari Nagusian

2025/06/11
Irunes Txirrindularitza Taldeak antolatutako probaren 104. edizioan, Trigok eguneko ihesaldia San Martzial kaleko helmugara ailegatzea lortu zuen. Minutu t´erdiko abantaila zuela altxa zituen besoak Rias Baixas taldeko txirrindulariak, bere esfortzuari merezitako saria emanez. Bere gibeletik, Franklin Archibold (Natural Greatness-Rali-ALÉ) eta Marc Rubirola (Caja Rural-Alea) sailkatu ziren.
Iker Trigo (Rias Baixas) garaile Done Pedro Sari Nagusian

Irunen hasi eta Irunen bukatu zen, ohi bezala, Done Pedro Sari Nagusiaren 104. edizioa. Ekainaren 8an, igandean, ospatu zen azken urteetako egutegi aldaketari eutsiz. 148 kilometro zituzten aitzinetik txirrindulariek lau mendate gogorrekin: Basakabi (2.), San Martzial (2.), Erlaitz (1.) eta Olaberria (3.). Antolatzaileek aurreko egunetan aurreikusi bezala, azken hiru mendateetan erabaki zen garaipena. Izan ere, eguneko ihesaldia osatu zuen Iker Trigok erakutsi zuen indarra zuela hanketan eta helmugara bitarteko tartea bakarrik egiten ahal zuela. San Martzial kaleko azken metroak bakarrik egin zituen alegia, minutu t´erdiko abantaila zuela bere gibeletik zihoazten bi txirrindulariekin: Franklin Archibold (Natural Greatness-Rali-ALÉ) eta Marc Rubirola (Caja Rural-Alea). Besoak altxa eta estatuko afizionatu mailako probarik zaharrenaren garaipena lortu zuen beraz, Trigok. Gibeletik podiumeko hurrengo bi postuak lehiatu zituzten Archiboldek eta Rubirolak eta lehenaren alde erori zen bigarren postua. 

Hemen sailkapen osoa: https://fvascicli.eus/index.php/smartweb/inscripciones/mostrar_categorias_clasificacion_fichero/189718/30073-DONE-PEDRO-SARI-NAGUSIA-2025

Txirrindulariak webguneak egindako bideo-laburpena hemen: https://www.youtube.com/watch?v=TyZ-Ebn3JAY