Infantil mailako BATeko atletak Euskadiko txapeldun eta txapeldunordeak

2025/06/03
Gasteizen ospatu zen asteburuan infantil mailako Euskadiko Eskolarteko Txapelketa eta bertan, Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeak Euskadiko txapeldun bilakatu ziren. Horrez gain, gizoenzkoek bigarren postua ere eskuratu zuten, txapeldunordeak izatea lortuz.
Infantil mailako BATeko atletak Euskadiko txapeldun eta txapeldunordeak

Super Amara BAT taldeak lan bikaina egin du asteburu honetan ere Gasteizen ospatu den infantil mailako Euskadiko Eskolarteko Txapelketan. Taldeka, emakumeak Euskadiko txapeldun bilakatu dira eta gizonezkoak berriz, bigarren postuan sailkatu dira, txapeldunordetza eskuratuz. Taldeka lehen eta bigarren postuak lortzeaz gain, indibidualki ere lan ona egin zuten atleta gazteek. 

Emakumeetan, Amane Arruabarrena txapeldun izan zen luzera jauzian (4,66m), bakarka eta taldeka, baita jauzi hirukoitzean ere, kasu honetan selekzioaren izenean. Ane Placeresek ere sari bikoitza izan zuen asteburuan. Izan ere, hirugarren izan zen 80 metroko lasterketan (10,74s) eta bigarren 150 metrokoan (20,22s). Taldeka ere bigarren izan zen bi probetan. 500 metroko lasterketan berriz, Gabrieli Lopez seigarren izan zen taldeka (1:33min).

80 metroko hesi-lasterketan, Nora Gonzalezek bigarren postua eskuratu zuen taldeka (14,00s). Sulaf Manla-Hasan Sorondo berriz, hirugarren izan zen altuera jauzian, taldeka bigarren. Pisu jaurtiketan, Eider Eizagirre bostgarren izan zen taldeka (6,84m) eta 1000 metroko lasterketan berriz, Maren Martin bigarren izan zen taldeka (3:16min). Azkenik, 4x80 metroko erreleboetan, Ane Placeres, Gabrieli Lopez, Amane Arruabarrena eta Maren Martin Euskadiko txapeldunak izan ziren (41,80s), txapelketako emaitza ezin hobeak borobilduz. 

Gizonezkoak Euskadiko txapeldunorde

Gizonetan, indibidualki, Adur Errazkin izan zen Euskadiko txapeldun altuera jauzian (1,64m), taldekako sailkapenean ere lehen postua eskuratuz. Luzera jauzian, Yuxuan Zhu txapeldunorde izan zen (5,47m), baina taldeka aldiz, lehen postuan sailkatu zen. 80 metroko lasterketan, Kaiet Arruabarrena bigarren izan zen (9,99s), baita taldeka ere, eta 80 metroko hesi-lasterketan, Aiur Martin bostgarren izan zen taldeka (14,54s). 3000 metroko lasterketan, Adur Errazkinek brontzezko domina eskuratu zuen (10:39min), eta 1000 metrokoan, Ibai Erguin bostgarren izan zen (3:16min). Azkenik, 500 metroko lasterketan, Eñaut Aguilar laugarren izan zen taldeka (1:19min). 

Pisu jaurtiketan, Adur Muñoz txapeldunorde izan zen indibidualki (10,14m), baina taldeka berriz, lehen postua eskuratu zuen. Bukatzeko, 4x80 metroko erreleboetan, Yuxuan Zhu, Kaiet Arruabarrena, Aiur Martin eta Adur Muñoz hirugarren izan ziren, brontzezko domina eskuratuz (40,44s).