Kiroletik - Ibon Huarte (Bidasoako Nazioarteko Jeitsiera)
2026/07/03
Maiatzaren erdialdean Santiagotarrak klubaren aurrean dagoen ontziralekuak Urmuga egitasmoaren aurkezpena hartu zuen eta ez kasualitatez. Hain zuzen ere, klubak uztailaren 18an Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera egingo du enegarrenez, baina oraingoan pizgarri bereziarekin, Urmugaren agertoki bihurtuko baita ibaiaren ingurua, muga igarotzean bizitza galtzen duten migratzaileen memorian. Ibon Huarte jaitsieraren antolaketan inplikatutako klubeko kideak aurtengo jaitsieraren berezitasunak azaldu ditu.