Miren Martin irundarrak Espainiako zilarrezko domina zintzilikatu du berriz ere Atapuercan

2026/11/23
27 urteko irundarra izan da eskualdeko protagonista asteburuan Burgosen ospatutako Espainiako Kros Txapelketan. Sprint Atletismo Leon taldearekin 2024an brontzea eta iaz zilarra lortu eta gero, zilarrezko domina errepikatu du aurten Espainiako Errelebo Mixtoko frogan, oraingoan Real Sociedad taldearekin. Bestalde, Super Amara BAT klubeko 22 korrikalarik parte hartu dute Espainiako kluben arteko txapelketan. Haien artean, Saioa Lopezek SUB 18 kategorian lortutako 11. postua azpimarratzekoa da, baita taldeka SUB16 kategorian mutilek eskuratutako 11. postua ere.
Miren Martin irundarrak Espainiako zilarrezko domina zintzilikatu du berriz ere Atapuercan
Miren Martin Aramburu irundarra izan da eskualdeko protagonista. Iaz Sprint Leon klubarekin lortutako zilarrezko domina errepikatu baitu Espainiako Errelebo Mixto frogan. Gogoratu beharra dago ere, 2024ko Espainiako Txapelketan (Italica, Sevilla) brontzezko domina eskuratu zuela gaztelako klubarekin. Oraingoan Real Sociedad taldearekin lortu du podiumera igotzea, eta otsailean Europako Txapelketan parte hartuko du Albufeiran (Portugal). Lasterketaren bigarren posta egin zuen 27 urteko kirolariak, eta hau bosgarren hartuta, bigarren postuan amaitu zuen bere itzulia gerora hirugarren amaitu zuen Bartzelonako arerioari abantaila nabarmena ateriaz. Irundarrak bere lehen urtea du Errealarekin, eta udazken honetan Lasarteko Nazioarteko Krosean lehen gipuzkoarra izateaz gain, 2026ko urtarrilean Euskadiko Kros txapeldun izendatu zen Realarekin ere, Ortuellan jokatutako txapelketa absolutoan. Super Amara BATekoen emaitzak Gainerakoan, kategoria absolutuan ez du BATek partaidetzarik izan, ezta 23 urtez azpikoetan ere. SUB20 kategorian, aldiz, BATek ez zuen emakumezkoetan taldeka parte hartu, baina Isra Rahali Roudanik 53. postuan amaitu zuen bakarkakoan. Gizonezkoetan, taldeka 14. postuan amaitu zuten Lukas Cabezon buruan lasterketan 28. postu eginez. Eta haren atzetik, Gorka Urigoitia San Roman (63), Julen Mendoza (82), Alai Cabello Viña (90) eta Hugo Vazquez Lopez (140). Emakumezkoetan, SUB18 kategorian, 276 korrikalarien artean Super Amara BATeko Saioa Lopez Lopez Munainek 11. postu aipagarria lortu zuen bitartean, Eider Aramburu Eletak 95., eta Iratxe Cambon Arruabarrenak 196. postuan sailkatu zen. Gizonekoetan, berriz, taldekako txapelketan 50etik 40. sailkatu ziren. Super Amara BAT taldeko azkarrena Jon Porta Vicente izan zen 120. postuan. Haren atzetik, Jon Casado (140. postuan), Urko Ibarguen Rodriguez (180), Jon Perez Amunarriz (193) eta Gorka Garcia Estevez (214). SUB 16 mutilen taldea 11. sailkatu zen 47 kluben artean Espainiako Taldekako Txapelketan. Lasterketa gogorra izan zuten 370 parte-hartzailerekin. Eta Adur Errazkin Emazabel izan zen BATeko azkarrena 17. postuan. Ondoren Jurdan Gonzalez Gastesi (48), Telmo Nausia Martin (69), Ibai Erguin Otaño (113), Lier Arregi Alegria (136) eta Eki Gil Elizazu (191). SUB12 nesketan 159 korrikalarik parte hartu zuten 1.000 metroko distantzian, eta June Intxausti Marques (81 postua) izan zen BATeko ordezkari bakarra. SUB12 mutiletan, aldiz, Telmo Arregi Alegria hondarribiarrak 53. postua egin zuen 105 parte-hartzaileen artean.