Rafa Torralbak brontzezko domina eskuratu du Espainiako Martxa Txapelketan

2025/03/12
Marinen (Pontevedra) ospatu zen asteburuan Espainiako Martxa Txapelketa eta bertan izan zen Bidasoa Atletiko Taldeko Rafa Torralba Andaluziako selekzioarekin parte hartzen. Torralbak brontzezko domina eskuratu zuen taldeka eta bederatzigarren postua indibidualki, 18 urtez azpiko kategorian.
Rafa Torralbak brontzezko domina eskuratu du Espainiako Martxa Txapelketan

Bidasoa Atletiko Taldeak ordezkaritza izan zuen asteburuan Marinen (Pontevedra), Espainiako Martxa Txapelketan. Izan ere, Andaluziako selekzioarekin batera, Irungo klubeko Rafa Torralba korrikalariak parte hartu zuen bertan eta emaitza bikainak lortuta gainera. Indibidualki, 18 urtez azpiko kategorian, bederatzigarren izan zen eta taldeka, brontzezko domina eskuratu zuen. 

Selekzioari dagokionez, Rafa Torralbak 20 urtez azpiko mailan parte hartu zuen Andaluziako selekzioarekin batera. 10 km martxa proban lehiatu zen eta hirugarren postua eskuratu zuen, podiumeko hirugarren koskara igoz. Indibidualki berriz, 49:57 minutuko denbora eginez, bederatzigarren izan zen Torralba 18 urtez azpiko sailkapenean.