Real Union saririk gabe itzuli zen Ejeatik
2026/04/13
Talde txuribeltzak 3-2 galdu zuen, pasa den larunbatean, Ejearen kontra. Lehen RFEF Mailara igoera ziurtatua, Ramses Gilen jokalariek ezin izan zituzten jardunaldiko hiru puntuak bildu eta garaipena Ejean gelditu zen. Hala ere, lasaitasunez eta lan guztiak eginda, bueltatu ziren etxera, denboraldiko azken txanpari behar bezala ekiteko behar den guztia egiteko prest.
Real Unionek 3-2 galdu zuen, pasa den larunbatean, Ejearen kontra. Neurketa oso zaila jokatu zuen talde txuribeltzak eta hiru puntuak galdu zituzten bertan, nahiz eta lidergotzan segitzen duen eta dagoeneko ezin duen bere nagusitasuna kolokan jarri. Hala ere, etxera bueltan, indarra berreskuratu eta berriz ere dinamika onera bueltatu nahi duen, denboraldiko azken txanpari behar bezala ekiteko asmoz.
Neurketa erritmo biziarekin hasi zen, Ejeak bazekielako jokoan zegoena handia zela. Hala ere, lehen aukera garbia Real Unionena izan zen, nahiz eta ez zen ate barrura sartu, Germanek gelditu ondotik. Presioa egiten segitu zuen hurrengo minutuetan ere talde bisitariak eta horrela, ailegatu zen lehen gola. Lakenek atzelariaren eta atezainaren arteko pase oker bat aprobetxatu eta sare barrura sartu zuen, 0-1ekoa jarriz. Pozak ez zuen anitz iraun ordea, etxekoek berdinketa jarri zutelako segidan markagailuan, buruz sartutako gol batekin. Atsedenaldira bidean ordea, txuribeltzen aldeko jokaldi bat gertatu zen, aldageletara 1-2koarekin joatea ahalbidetu ziena. Miguelezek pase sakon bat egin zuen baloia aurrez aurre utziz, baina talde aurkariaren atzelari baten area barruan eraitsi zuen eta beraz, txartel gorri zuzena eta penaltia adierazi zuen epaileak. Miguelezek bota zuen penaltia, errandako 1-2koa ezarriz.
Bigarren zatian, nagusitasun horrekin segitzeko helburuarekin, Union indartsu bat zelairatu zen. Hirugarren gola sartzeko aukera ere izan zuten bizpahiru jokalariek, baina ez zuten errematatzeko aukerarik izan. Horren ordez, Ejek berdinketa lortu zuen penalti baten bidez eta beraz, garaipena kolokan utzi zuten txuribeltzentzat. Azken hauek gainera, urduritasunak eraginda, akats bat egin eta etxekoek ongi aprobetxatu zuten hori hirugarren gola egin eta behin-betiko 3-2koa ezartzeko.
Hiru puntuak galdu bazituen ere, Real Unionek lidergotzan segitzen du 65 punturekin eta Lehen RFEF Mailara igoera ere ezingo du zalantzan jarri. Lasaitasun horrekin bukatu du asteburua eta indar berarekin ere eginen dio aurre heldu den larunbateako partiduari. Apirilaren 18an, 18:00etan, Amorebieta hartuko du Ramses Gilen taldeak Stadium Galen.