Real Unionek bertze hiru puntu batu ditu sailkapenerako
2026/03/02
Talde txuribeltzak 1-3 garaitu zuen, pasa den larunbatean, Mutilvera. Lehen zatian aitzinetik jarri zen Ramses Gilen taldea eta, markagailuari dagokionez, nagusitasun bera mantendu zuen neurketa bukaera arte. Azken hamar minutuetan talde nafarrak gol bat sartzea eta aurkariaren errenta pixka bat murriztea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan Real Union garaipena bertan behera uzteko.
Real Unionek 1-3 garaitu zuen, pasa den larunbatean, Mutilvera. Lehen zatian hartu zuen aurrea, Iradik sartutako golari esker eta bigarren zatian, bere nagusitasuna berretsi zuen, Gaubekaren eta Arrutiren bertze bi golekin. Garaipena erabakita zegoenean, talde nafarrak gol bat sartzea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan puntuak Arangurenen gelditzeko.
Neurketaren lehen minutuetatik Mutilvera ausart eta erasoko bat ikusi ahal izan zen zelaian. Real Unionek defentsan zuloak bilatzen hasi zen eta lehen aukera ere berea izan zen, nahiz eta zutoinera joan zen baloi hori. Talde txuribeltzak azkar erantzun zuen eraso horri eta, kontraeraso bikain baten ondotik, Tellecheak Iradiri egin zion pasea eta azken honek Fraga atezaina gainditu zuen, 0-1ekoa jartzeko. Aitzinetik jartzeak indarra eman zion Ramses Gilen taldeari eta bertze pare bat aukera izan zituen, Iradiren eta Louakimaren eskutik, baina ezin izan zituen gauzatu. Nafarrak berdinketaren bila joan zen, baina Lander Emeryk łan ona egin zuen, atsedenaldira 0-1ekoarekin joateko.
Bigarren zatian, Real Union ausartago bat zelairatu zen eta segidan hasi zen golaren bila. Sangallik erdiraketa bat egin zuen orduan eta Gaubekak buruz errematatu zuen 0-2koa jartzeko. Handik gutira, hirugarren gol erabakigarria ere lortu zuen talde txuribeltzak. Unaiek erdiraketa egin zuen eta aldaratzean, Arrutik jaso zuen baloia. Hau jaurti eta sare barrura sartu zuen 0-3koa lortzeko. Azken minutuetan, Mutilverak Unionen errenta murriztu zuen gol batekin, baina ez zen nahikoa izan bisitarien garaipena kolokan jartzeko. 1-3ko emaitzarekin irabazi zuen Ramses Gilen taldeak eta bertze hiru puntu batu zituen sailkapenera.
Garaipen honen ondotik, 53 puntu ditu guztira Real Unionek sailkapenean eta lidergotzan sendo segitzen du. Heldu den hitzordua, martxoaren 8an izanen du etxean, Stadium Galen, SD Beasainen kontra (18:00).