Santiagotarrak Gipuzkoako txapelduna
Alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Donostian. Santiagotarrak kluba Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen bertan, bere kirolariek 23 domina eskuratu ondotik: urrezko hamahiru, zilarrezko sei eta brontzezko lau.
Alebinetan, A mailan, Unax Arrieta izan zen lehen postuan sailkatu zen horietako bat, K1 modalitatean. Asier Villalba taldekideak lagundu zion podiumeko hirugarren koskan. C1 modalitatean, Aimar Eliasek ere urrezko domina eskuratu zuen. Kategoria berean, Ariadna Sanchezek ere lehen postua eskuratu zuen. B mailan berriz, paracanoe K1ean, Simeon Nzang lehen postuan sailkatu zen, baita Anne Gomez ere, K1 modalitatean. Azken maila honetan, Lide Otermin bigarren izan zen, Ane Lucas hirugarren, Haizea Arrizabalaga bostgarren eta Xane Blanco seigarren.
Infantil mailan, A mailan, K1ean Hugo Martin izan zen lehen sailkatua, Beñat Caballero bigarrena, Unax Juaristi laugarrena, Oier Sanchez bostgarrena eta Oier Garcia bederatzigarrena. Emakumeetan, Nahia Garciak irabazi zuen eta Maddi Garcia bigarren izan zen. C1ean berriz, Oier Serranok lortu zuen urrezko domina, Aimar Lekuonak zilarrezkoa, Eneko Paradak brontzezkoa eta azkenik, Jon Susperregi laugarren ere izan zen. Emakumeetan, Ana Aranburuk lortu zuen Gipuzkoako txapeldun bilakatzea. Infantil B mailan, K1ean, Julen Lucasek lehen postua eskuratu zuen eta Eki Alberdik hirugarrena. Emakumeetan, June Lopez izan zen lehena eta Sara Cabezon bigarrena. C1ean, Gari Garcia lehena izan zen eta Urko Oronoz bigarrena. Azkenik, emakumeetan, Mara Porterok eskuratu zuen urrezko domina.
Jubenil mailako arrauneko Europako Txapelketak
Leire Navaridas eta Jone Laguardia Europako jubenil mailako arrauneko Txapelketan izanen dira lehian asteburu honetan. Polonian ospatuko da lehiaketa, Kruszwican, maiatzaren 24 eta 25ean. Laguardiak lemazain gabeko biko ontzian parte hartuko du, Maria Navarrorekin batera (Club Náutico Sevilla). Navaridas berriz, lemazain gabeko laukoan lehiatuko da Julia Gelart Company (Real Círculo de Labradores), Mikele Agüero Moreno (SDR Kaiku) eta Sara Naboni Nebado (Club Tiempo Libre El Ejido) arraunlariekin batera.
Honez gain, biak ere zortzikoan parte hartuko dute, lemazainarekin: Leire Navaridas Eizaguirre (SD Santiagotarrak), Inés Izquierdo Ojeda (Club Náutico Sevilla), Alejandra Vázquez Vasco (Real Circulo de Labradores), Sara Naboni Nebado (Club Tiempo Libre El Ejido), Mikele Agüero Moreno (SDR Kaiku), Julia Gelart Company (Real Circulo de Labradores), María Navarro Francisco (Club Náutico Sevilla), Jose Laguardia Zunzundegui (SD Santiagotarrak) eta Paula Márquez Lobo (Club Nautico Sevilla).
Lehiaketa honetan parte hartzeko bi elkarretaratze izan dituzte Navaridasek eta Laguardiak selekzioarekin. Batetik, apirilaren 13tik 20ra Castrelo do Miñon izan ziren eta bertzetik, maiatzaren 17tik Bañolasen izan dira bidaia hau prestatzen.
Asteburuko bertze hitzorduak
Santiagotarrak taldeko kirolariek bertze hiru hitzordu izanen dituzte asteburu honetan. Batetik, ur lasaietako sailekoak Verducidon izanen dira, Espainiako Sprint Kopa jokatzen, nazio mailako hautaketa probak izanen dena. Bertzetik, ur bizietako saila San Miguelen ariko da lehian, etxean, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen. Azkenik, aulki mugikorreko arraunlariak Bordelera joanen dira, bertan ospatuko den Nazioarteko Txapelketan parte hartzera.