Santiagotarrakeko aulki mugikorreko saila Libournen izanen da asteburuan

2025/05/08
Nazioarteko estropadan parte hartuko dute Irungo klubeko 77 arraunlarik, 19 ontzitan banatuta. Frantziako hegoaldeko estropadarik garrantzitsuenetakoa da eta 2.000 arraunlari baino gehiago ureratuko dira bertan.
Santiagotarrakeko aulki mugikorreko saila Libournen izanen da asteburuan
J.J.Portos

Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko saileko arraunlariak Libournen egonen dira asteburu honetan, bertan ospatuko den Nazioarteko Estropadan parte hartzen. Maiatzaren 10ean izanen da lehia, Frantziako hegoaldeko estropadarik garrantzitsuena dena. Frantziako, Euskal Herriko eta Kataluniako arraunlariak izanen dira bertan, aurreikusi dutenez 2.000 baino gehiago lehiatuko dira, 500 ontzitan banatuta. Irungo klubari dagokionez, 77 arraunlarik bidaiatuko dute Frantziara asteburuan, 19 ontzitan banatuta. 

Honez gain, etxean, San Miguelen, Eskola Jokoak ospatuko dira igandean, maiatzaren 11n.