Txingudi Korrikan parte hartzeko azken aukera
2026/10/01
Igande honetan, urriaren 4an, ospatuko da Txingudi Korrikaren 27. edizioa. Bidasoa Atletiko Taldeak, lasterketaren antolatzaile gisa, eskuragarri jarritako 1000 dortsalak agortzear daudela jakinarazi du, eta azken ale horiek lortzeko aukera dagoela oraindik kirolprobak.com webgunean, urriaren 2ko 13:00ak arte.
Txingudi Korrikaren 27. edizioa ospatuko da igande honetan, urriaren 4an, eskualdean. Hendaian hasi eta Hondarribiak bukatuko da proba, betiko moduan, Irungo erdigunetik ere pasatuta. Bidasoa Atletiko Taldeak, antolatzaileak, 1000 dortsal jarri zituen eskuragarri eta hauek agortzear daudela iragarri dute. Hala ere, orandik nahi duenak ale bat eros dezake, kirolprobak.com webgunearen bitartez, urriaren 2ko 13:00ak arte.
Azken egun hauetan dortsalaren prezioa 24 eurokoa da eta BATek 1000 korrikalariren langa lortu nahi du aurtengo ediziorako. Horretarako, eskualdeko korrikalari guztiak animatu ditu dortsala eskuratzera, kirolprobak.com webgunean, urriaren 2ko 13:00ak arte. Dagoeneko eskuratu dutenek dortsala biltzeko izanen dituzten aukerak jakinarazi ditu talde antolatzaileak ere. Batetik, ortziralean 18:00etatik 21:00etara bildu ahal izanen dira Mendibil merkatalgunean. Larunbatean ere, leku berean, 10:00etatik 13:00etara biltzeko aukera izanen da. Azkenik, probaren egunean ere lasterkariek aukera izanen dute dortsala hartzeko, 8:30etik 9:45era irteera gunean.
Helduen lasterketarekin batera, Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txiki proba ere ospatuko da bezperan, urriaren 3a. Stadium Galeko instalazioen inguruan ospatiko da eta dagoeneko 1 eta 13 urte bitarteko 250 haur daude izena emanak. Hemen ere dortsala eskuratzeko aukera oraindik irekia dago, kirolprobak.com webgunean, urriaren 2ko 13:00ak arte. Honez gain, egunean berean, irteeraren aitzinetik dortsala erosteko aukera egonen da. Edozein modutan, haurren izen ematea doakoa izanen da.