Zaisa Txingudik denboraldi berriari hasiera emanen dio asteburuan

2026/10/15
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoen taldeak denboraldiko lehen jardunaldia jokatuko du asteburu honetan, zehazki larunbatean (urriaren 17an), 15:00etan. Etxetik kanpo hasiko du denboraldia, Durango B/Mutriku taldearen zelaian hain zuzen ere. Biok Txingudi emakumeen taldeak berriz, denboraldiko bigarren jardunaldia izanen du begiz jota, Donostian eta bertako taldearen kontra jokatu beharrekoa (urriaren 17an, 16:00).
Zaisa Txingudik denboraldi berriari hasiera emanen dio asteburuan
Txingudi RC
Txingudi Rugby Klubeko senior mailako taldeak denboraldiari hasiera ematen ari dira dagoeneko. Biok Txingudik pasa den asteburuan jokatu zuen 2026/27ko lehen jardunaldia eta Bilbon jasotako porrotari buelta ematea izanen da bigarren jardunaldiko helburu nagusia. Horretarako, Donostia taldea bisitatuko du larunbatean, urriaren 17an, 16:00etan Anoetako Miniestadioan. Bertzalde, Zaisa Txingudi gizonezkoen taldeak denboraldiko lehen jardunaldia jokatuko du egun berean, urriaren 17an. Hauek Durango B/Mutriku taldea bisitatuko dute, Arripausuetako zelaian, 15:00etan. Lehiari hasiera emateko gogoz dago mugako taldea, aurten inoiz baino beranduago ekinen baitiote txapelketari, azken partidu ofiziala jokatu eta sei hilabetera hain zuzen ere. Udan egindako fitxaketa berriek, azken asteetan egindako entrenamenduetan, taldearekiko konpromiso handia erakutsi dutela diote klubeko ordezkariek eta horrela, denboraldi hasieran atarian, aurreikuspen positiboak egiten dituzte. Harrobiko taldeen hitzorduak Harrobiko taldeek ere hitzorduak izanen dituzte asteburu honetan. 16 urtez azpiko taldeak Bilbon jokatuko du, Uni Bilboren kontra, larunbatean ere 12:00etan. 14 urtez azpiko jokalariek berriz, zazpiko errugbiko bigarren topaketa izanen dute egun berean, 14:30ean, Lasarten. Klubeko ordezkariek azaldu dutenez, asteburu hau gogoz hartuko dute denek, pasa denean Hondarribiako hondartzan egindako errugbi eskolako topaketek arrakasta handia izan baitzuten. Topaketaren inguruko oso balorazio positiboa egin dute Txingudi Rugby Klubetik, erantzun eta giro bikaina izan baitzen beran.