Zazpi garaipen lortu ditu Santiagotarrak taldeak Gipuzkoako Ligako lehen jeitsieran

2024/12/17
Aulki mugikorreko sailak denboraldia hasi zuen pasa den asteburuan. Gipuzkoako Ligako lehen jeitsiera ospatu zuten Bidasoan, eta etxekoek zazpi garaipen lortu zituzten guztira.
Zazpi garaipen lortu ditu Santiagotarrak taldeak Gipuzkoako Ligako lehen jeitsieran
J.J.Portos

Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko saileko arraunlariek denboraldia hasi zuten pasa den larunbatean, abenduaren 14an, etxea. Bidasoako hiru jeitsieratik lehena ospatu zuten eta guztira, zazpi garaipen lortu zituzten etxekoek. 

Honako hauek lortu zuten garaipena:

- Markel ferreira, Unai Arcelus, Alain Garcia eta Martin Gonzalez cadete mailako lauko scull-ean

- Iñigo Pardavilla kadete mailako skiff-ean

- Anne Pinheiro eta Irati Loiarte kadete mailako scull bikoitzean

- Maialen Zapiain kadete mailako skiff-ean

- Asier Fernandez, Asier Solamao, Adrian Hernanz eta Andoni Tipan infantil mailako lauko scull-ean

- Ane Zabaleta eta Nahia Diez infantil mailako scull bikoitzean

- Dumitru Rus, Nayet Fernandez, Inhar Romano eta Urko Puy jubenil mailako lauko scull-ean

Hala ere, eguraldi txarra zela eta, lehiaketa bertan behera gelditu ziren helmugara ailegatzeko 20 ontzi gelditzen zirenean. Hurrengo hitzordua abenduaren 28an izanen da, 12:30ean, Santiagotarrak klubak antolatua ere, eta hirugarrena urtarrilaren 12an.