AITOR GORROTXATEGI ETA NEREA GARCIA 23 URTEZ AZPIKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELKETETAN ARITUKO DIRA

(Argazkia: Jonas Pravia)

Nerea Garciak K2 500 metroetan garaipena erdietsi du eta Aitor Gorrotxategik seigarren bukatu du K 1 modalitateko 1000 metroak; Eneko Egigurenek, aldiz, B-finalean ezin izan du bere kideen bidea jarraitu.

Berri bikainekin ekin diogu asteazken goizari. Santiagotarrakeko hiru palista Trasonan jokatu den Espainiako selektiboan aritu dira eta hirutik bik 23 urtez azpiko Europako eta Munduko Txapelketetan lehiatzeko txartela lortu dute. Gainera, Nerea Garciaren kasuan, proba garaitzea lortu du, horrek dakarren zailtasun guztiekin. K2 modalitateko 500 metroetan lehiatu da Nerea Garcia eta talde kide Barbara Prado valentziarra izan du. Oso estu joan da lasterketa, lehen eta bigarren postuen artean zentezimak erabakigarriak izan dira. Kasu honetan, Nerea Perezen eta Barbara Pradoren alde egin dute zentesimek. 1:45.120 denboran geratu dute kronoa lehenek eta bigarrenek, Marta Figueroak eta Teresa Tiradok, proba 1:45:445 denboran egin dute.

Lesio larriaren osteko mamu guztiak kolpez uxatzen ari da Aitor Gorrotxategi. Duela aste batzuk Sevillako CEAR-en jokatutako Neguko Espainiako Txapelketan bigarren egin ostean, K1 1000 metroko sprint modalitatean seigarren egiteko aukera izan du Santiagotarrakeko palistak. Nahiz eta 23 urtez azpiko mailan aritu behar lukeen, Aitor Gorrotxategi Espainiako piraguismoko palista onenekin maila absolutuan lehiatu da. Esan bezala, seigarren sartu da Gorrotxategi helmugan, baina lasterketako lehen zatian, probako buru izan da. Azken 200 metroetan, arerioek erritmoa abiarazi dute eta palista irundarrak ezin izan du erritmo bortitz hori jarraitu. Seigarren postuak, berez, ez zion Europako eta Munduko Txapelketetan egoteko plaza ziurtatzen, baina 23 urtez azpiko atleta denez, Espainiako lehen sailkatu bezala arituko da bi txapelketa garrantzitsu horietan.

Santiagotarrakeko hirugarren palista batek ere parte hartu du Trasonan. Eneko Egigurenek Aitor Gorrotxategiren modalitate eta distantzia berean lehiatu zen, baina atzoko lehian ezin izan zuen A-finalean sartu. Gaur jokatu du B-finala eta seigarren denborarik onena egin du. Egiguren probako garailea baino sei segundu mantsoago ibili da, Alberto Llera izan da B finaleko txapelduna 3:45.024 denborarekin. Aitor Gorrotxategik eta Nerea Garciak lortu duten plaza eskuratzeko B finala garaitu behar zuen Egigurenek; beraz, beste txapelketa bat itxaron beharko du Europako eta Munduko Txapelketan aritzeko plaza lortzeko.

Larunbatean, Espainiako Kopa 

Piraguismoko txapelketak hasi besterik ez dira egin; izan ere, asteburuan zehar Espainiako Kopa jokatuko dute, Trasonan bertan. Txapelketa hau taldekakoa izango da eta gaur aipagai izan ditugun hiru palistak Santiagotarrak osatzen duten gainontzeko piragulariekin arituko dira lehian. 

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN PROMESA GAZTEEN ESPAINIAKO KOPAN

Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak

Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...

SANTIAGOTARRAK TALDEKO PALISTEK ZILARREZKO HIRU DOMINA ETA BRONTZEZKO BAT ESKURATU ZUTEN ESPAINIAKO KOPAN

Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen

Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

SANTIAGOTARRAKEK LEHEN POSTUA ESKURATU DU K2 ETA C2KO EUSKADIKO KOPAN

Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek

Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa...

UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa

Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika