AITOR ZULAIKA: “AULKIAN NAHI BAINO JOKALARI GUTXIAGO IZANEN DITUGU LEHEN TALDEAKOAK”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “AULKIAN NAHI BAINO JOKALARI GUTXIAGO IZANEN DITUGU LEHEN TALDEAKOAK”

Real Unioneko bederatzi jokalari lesionatuta daude eta beraiek gabe egin beharko diote aurre igandean Eldenseri

Real Unionek datorren igandean Eldenseren aurka jokatuko du denboraldiko laugarren jardunaldia. Eguerdiko 12:00etan ospatuko da partida, Eldan, eta talde txuribeltza murriztuta aterako da zelaira. Izan ere, azken astean zenbait jokalari zauritu dira eta lehen taldeko bederatzi gutxiagok bidaiatuko dute asteburu honetan. Hala ere, Aitor Zulaikak erran duen moduan, harrobira begira jarriko dira eta Real Union B taldeko jokalariek osatuko dute deialdia.

Aitor Zulaikak entrenatzen duen taldeak arazoak ditu asteburu honetan. Izan ere, bederatzi jokalari ditu lesionatuta, azken asteetan min hartu dutelako. Honek lehen taldea baldintzatuko du, baina entrenatzaileak honen inguruan filosofia bat duela ere azpimarratu du: “Zaurituak animatu behar dira eta lasai hartzeko esan. Entrenatzaile moduan, daudenekin pentsatu behar dut. Hau jokatu zaigu momentu honetan, baina badakidan gauza bakarra hamaika jokalaria on aterako direla igandean Eldan Eldenseren aurka”.

Arazo hau “entrenamenduek inoiz baino pisu gutxiago duten” momentuan iritsi dela aipatu du Zulaikak, baina edonola ere “alde positiboari begiratu behar” diotela gaineratu du. “Aulkian nahi baino jokalari gutxiago izanen ditugu lehen taldekoak, baina zorionekoak gu B taldekoak hor ditugula. Segur aski harrobiko jokalari batzuk lehen taldearekin bidaiatzeko eta jokatzeko aukera izanen dute”, jakinarazi du prestatzaileak.

Hori guztia gaur eta bihar artean erabaki beharko du Aitor Zulaikak bere talde teknikoarekin. Izan ere, Ligako laugarren jardunaldia igande honetan jokatuko da, Eldan, eta hara bidaiatu beharko dute bihar deialdian sartzen diren jokalari guztiak. 

REAL UNIONEKO BETERANOAK FEAFV TXAPELKETAKO FINALERDIETAN
Futbola

REAL UNIONEKO BETERANOAK FEAFV TXAPELKETAKO FINALERDIETAN

Logroñon ospatu zen FEAFV Txapelketa Solidarioa eta Irungo taldeak finalerdietara iristea lortu zuen

Real Unioneko...

REAL UNION B-K BIGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DU
Futbola

REAL UNION B-K BIGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DU

Irungo taldeak Usurbil FT hartu zuen mendean, 0-3ko markagailuarekin 

Usurbil FT: Garcia; Iruretagoyena...

REAL UNIONEK EZIN IZAN DU ALCOYANO GARAITU
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN DU ALCOYANO GARAITU

Talde irundarrak 1-2 galdu du etxean CD Alcoyanoren aurka

Real Unionek 1-2ko markagailuarekin galdu du gaur...

AITOR ZULAIKA: “ALCOYANO OSO TALDE SENDOA DA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “ALCOYANO OSO TALDE SENDOA DA”

Real Unionek CD Alcoyano jasoko du Stadium Galen igandean, eguerdiko 12:00etan

Real Unionek etxean ekingo dio...

AZKUEK, ESPIGARESEK ETA BRAVOK EZ DUTE EBAKUNTZARIK BEHARKO
Futbola

AZKUEK, ESPIGARESEK ETA BRAVOK EZ DUTE EBAKUNTZARIK BEHARKO

Hiru jokalariak lesioen bilakaeraren arabera itzuliko dira zelaira

Real Unionetik jakinarazi dutenez, azken proba...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika