AKERREK 5 PUNTU BATU DITUZTE
Errugbia

AKERREK 5 PUNTU BATU DITUZTE

Txingudi Errugbi Klubak denboraldiko lehen garaipena erdietsi du asteburuan Atletico San Sebastian/Hernani 31-12 menderatu eta gero.

Asko izerditu eta lan handia bete behar izan du Txingudi Errugbi Klubak denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Ohorezko B mailan aritzen den Hernaniren harrobiko taldeak bisitatu du Plaiaundiko zelaia eta esperientzia handiko jokalariak tarteko, hasieratik zaila egin zaio etxeko taldeari neurketan sartzea. Lehen 12 minutuetan, bi entsegu gauzatuta kanpoko taldeak ahalik eta lasterren neurketa erabakita utzi nahi izan du. Hankaz gora hasi da partida Txingudi Errugbi Taldearentzat, bi kolpetan 0-12 atzetik jarri dira.

Lehen zatiko minutuak aurrera egin ahala, bidasotarrak zelaian meleen bitartez agintzen hasi dira, Atleticoko defentsan ezin zuen etxekoen indarrarekin. Horrela, 22.minutuan, Txingudi Errugbi Klubaren lehen entsegua iritsi da, Erik Gonzalez izan zen markagailua lehena irekitzen (7-12). Txingudi Errugbi Kluba gero eta erosoago sentitu da Plaiaundiko zelaian eta 33.minutuan, irabazitako ‘touch’ baten ostean eta Atletico taldearen defentsa ezinean zegoelarik, Alejandro Lasak entsegua gauzatu eta neurketa berdindu zuen (12-12).

Lehen zatia berdinketarekin bukatu da, jokoaren sentsazioei dagokionez zein markagailuari dagokionez; bigarren zatian, aldiz, bere osotasunean Txingudi Errugbi Kluba nagusi izan da. Fisikoki kanpoko taldea baino hobeago sentitu dira, baloi jabetza gehiago izan dute eta garaipeneko grina handiago demostratu dute. Hala ere, 54.minuturarte itxaron behar izan dute berdinketa hautsi duen entsegua lortzeko, Roman Solisek defentsa lerroa apurtu eta Ugo Poncinik gauzatu zituen 7 puntuak (19-12). Atleticok ez du erreakzionatzen jakin eta etxekoek bikain baliatu dituzte donostiarrek egindako akatsak. Horietako batetik, 26-12koa ezarri duenentsegua iritsi da. Beste behin, Roman Solisek baloia lapurtu eta entsegu-marratik 5 metrora melea behartu du eta melearen irteeran Rodrigo Combinak egin du entsegua.

Txingudi Errugbi Klubak garaipenaren lau puntuaz gain, zati batean hiru entseguk ematen dituen puntu bateko bonifikazioa nahi izan du; horregatik, neurketa amaierara arte ez dute atsedenik hartu. Hain zuzen ere, neurketaren ondarrean, 78.minutuan, Enoch Ferkak azkenko 31-12koa ezarri zuen Txingudi Errugbi Taldearentzat.

 

TXINGORDIK IRABAZI DU FAT RUGBY TXAPELKETA
Errugbia

TXINGORDIK IRABAZI DU FAT RUGBY TXAPELKETA

Monzonen jokatu zen txapelketa, Quebratahuesos RC taldeak antolatuta, eta Txingudi Rugby Klubeko taldeak irabazi zuen

ZAISA TXINGUDIK KLUBEKO EGUNA OSPATZEN AMAITU DU DENBORALDIA
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK KLUBEKO EGUNA OSPATZEN AMAITU DU DENBORALDIA

Talde bidasotarrak lesioek baldintzatutako denboraldi honi agur esan zion larunbatean eta dagoeneko hurrengoari begira jarri da

ROUTE 33 TXINGUDI RUGBY KLUBAREN BABESLE BERRIA
Errugbia

ROUTE 33 TXINGUDI RUGBY KLUBAREN BABESLE BERRIA

Txingudi Rugby Klubak, prentsa ohar baten bidez jakitera eman duenez, Route 33-rekin babes-akordio bat sinatu berri du. Honen ondorioz, Hondarribiako enpresa errugbi taldeen babesle berria izango...

EUSKAL LIGAKO FINALA JOKATUKO DU ITSASMENDIK LEKAROZEN
Errugbia

EUSKAL LIGAKO FINALA JOKATUKO DU ITSASMENDIK LEKAROZEN

Plaiaundin ere Touch errugbiko Espainiako eta Frantziako selekzioak arituko dira aurrez aurre

Larunbat honetan, 18...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika