ANDER GANZABAL GARAILE DONE PEDRO SARI NAGUSIAN

Laboral Kutxako txirrindulariak helmugako marran gainditu zuen Caja Ruraleko Iker Perez

Done Pedro Sari Nagusiaren 103. edizioa ospatu zen pasa den igandean, ekainaren 2an, Irunen. Bertan hasi eta bukatu zen Estatu mailako lasterketarik zaharrenetariko bat, bidean Nafarroa ere zapalduz. Ia 144 kilometroren ondotik, Laboral Kutxako Ander Ganzabal nagusitu zen helmugan, Caja Ruraleko Iker Perez eta Alex Diazen aitzinetik.

Basakabi, Agiña, Aritxulegi, Gurutze eta Olaberria zeharkatu behar izan zituzten txirirndulariek, lasterketa gogor batean. Ihesaldi saiakerak egin ziren bidean, baina azkenik Irungo helmugan erabaki zen garailea. Caja Ruraleko Iker Perezek hurbil ikusi zuen garaipena eta besoak ere altxa zituen helmugara ailegatu baino lehen. Akats bat izan zen Perezena, izan ere, indarra galdu zuen ekintza honekin eta Laboral Kutxako Ander Ganzabalek momentu aprobetxatu, pedalei eragin eta eskuinetik gainditu ahal izan zuen Perez, helmugako marran bertan.

Meritu handiko garaipena izan zen Ganzabalentzat, Basabaki aldean erori egin zelako eta kokotza irekia zuela bukatu zuelako proba. Azken urteetan ere lasterketa hau izan du begiz jota, orain dela bi urte hirugarren helmugaratuta eta iaz bigarren. Aurten bai, bere urtea izan da, eta podiumeko lehen koskara igan da. Horrez gain, 23 urtez azpiko Euskaldun Torneoaren lider segitzen du, bigarren sailkatua den Aimar Erostarberekin (Caja Rural) tartea zabalduz.

Ander Ganzabalen balorazioa:


Txirrindulariak web orrialdeak egindako Done Pedro Sari Nagusiaren bideo-laburpena:


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika