AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGARI HASIERA EMANEN DIOTE BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGARI HASIERA EMANEN DIOTE BIDASOAN

Gipuzkoako Ligak lau jeitsiera izanen ditu aurten eta denak Bidasoa ibaian ospatuko dira

Aulki mugikorreko 2023/24ko denboraldiari hasiera emanen diote asteburu honetan, Gipuzkoako Ligako lehen jeitsierarekin. Santiagotarrak taldeak antolatutako lehen hitzordua izanen da eta Bidasoa ibaian ospatuko da, Liga osatuko duten bertze hiru jardunaldiak bezala.

Abenduaren 23an, larunbata, 10:45ean eginen dute hitzordua Bidasoan, Gipuzkoako aulki mugikorreko lehen jardunaldiari hasiera emateko. Santiagotarrak taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta bertze hiruren lehena izanen da. Infantil eta kadete mailakoak 4.000 metro osatu beharko dituzte, Bidasoako zubitik Hondarribiako puntalera. Jubenil eta senior mailako arraunlariak 6.000 metro eginen dituzte, punttasetik Hondarribiako puntalera.

Gipuzkoako klub guztiek hartuko dute parte, guztira 300 arraunlari baino gehiagok 80 ontzitan banatuta. Santiagotarrak-BM taldetik berriz, 51 kirolari arituko dira lehian.

Lehen jardunaldi honen ondotik, bertze hiru etorriko dira eta denak ere Bidasoa ibaian ospatuko dira. Urtarrilaren 7an izanen da bigarrena, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta. Hirugarrena urtarrilaren 21ean izanen da, Santiagotarrak klubaren eskutik, eta azkenik, urtarrilaren 27an laugarren eta azken jeitsiera ospatuko da, berriz ere Hondarribia AEk antolatua.

(Argazkia: J.J.Portos)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika