AZKEN SEGUNDUKO GARAIPENA
Futbola

AZKEN SEGUNDUKO GARAIPENA

93.minutuan Gexan Elosegik buruz egindako golak hiru puntu baliagarri eman dizkio Real Unioni. 13 punturekin, bosgarren postura igo da Zulaikaren taldea.

Hiru puntu baino gehaigo lortu ditu gaurkoan Real Unionek. Portugaletek lan handia eman dio Real Unioni, batez ere, bigarren zatian. Bazirudien, lehen zatian eta 1-0eko markgailuarekin, talde irundarrak neurketa kontrolpean zuela, baina bizkaitarrek, 73.minutuan markagailua berdintzea lortu dute. Azken minutuan eta salbazio gisa, Gexan Elosegik eman dio garaipena Real Unioni. Orotara, 13 puntu batu ditu Real Unionek eta urtea bosgarren postuan bukatu du.

Hasierako minutuetan neurketak jaberik izan ez duen arren, pixkanaka, Real Union baloiaren jabe egiten joan da. Aitor Zulaikak gustuko duen futbola praktikatu du taldeak, baloia atzetik jokatuta atera dute eta triangulazio onak egin dituzte Portugaleteko atearen eremura iristeko. Lehen hurbilketa serioa 16.minutuan izan da, Gorka Kijerak erdiraketa mamitsua egin du, baina ez du aurrelaririk aurkitu baloia sarera bidaltzeko. Bost minutu ondoren, ordea, Galanek eta Sergio Llamasek baloia primeran gidatu dute, Riverori eman diote, eta area ertzetik, gola egin du. Eskuadra eta kartaboia erabili behar izan du Riverok, kamiseta txuri-beltzarekin soinean, lehen gola gauzatzeko.

Golaren bidez, Real Union hobe kokatu da zelaian eta bigarren gola egiteko abagunea izan du. Madrazok aurrez aurrekoa izan du Mediavillaren aurrean, baina bizkaitarraren jaurtiketa langaz gainetik joan da. Orokorrean, lehen zatian oso eroso sentitu da Real Union eta azken unera arte, Jon Irazustabarrenak ez du lan gehiegirik izan. Hala ere, lehen zatiko ondarrean, sekulako geldiketa egin du atezain usurbildarrak; Portugaletek falta jaurtiketa batean errematatzea lortu du, baloia sarera zihoan, baina ‘Txusta’-k eta langak, baloia alderatu dute.

Bigarren zatian, Portugaletek aurrera egin eta erasora joan da. Real Union asko sufritzen ari da geldikako jokaldietan aurtengo denboraldian eta gaur akatsak errepikatuko dira. Lehen abisua egin ondoren, Portugaletek kornerra baliatuta eta Adrian Güemesen bidez, 73.minutuan berdinketaren gola egin du. Denboraldi honetan, kornerreko jokaldi batetik jasotako hirugarren gola izan da.

Zeinek esango luke geldikako baloiak gaizki defendatzen duen talde batek garaipeneko gola buruz eta erdiraketa bidez egingo zuela. Neurketa lokaztu egin da eta bi taldeak intentsitatea ezarri dute Stadium Galeko zelaian, baina azken minutuetan, Real Unionek Portugalete estutu du. Jokaldiak Portugaleteren arean jokatu dira eta Ivan Perezen burukada langan jo ostean, hurrengo kornerrean, Gexan Elosegik Anatz Elizondoren erdiraketa paregabea baliatu du buruz gola egin eta talde txuri-beltzaren garaipena erdiesteko.

 

ASTELEHENEAN ITZULIKO DA REAL UNION LANERA
Futbola

ASTELEHENEAN ITZULIKO DA REAL UNION LANERA

Alaves B, Santanderreko Racing, Mutilvera, Erreala C, Bilbao Athletic, Ebro eta Izarra izango dira denboraldi-aurreko aurkariak.

Astlehenean bertan ekingo...

REAL UNIONEK ALCORCONETIK JASOKO DU JOKALARI BERRIA
Futbola

REAL UNIONEK ALCORCONETIK JASOKO DU JOKALARI BERRIA

Real Unioneko ezker defentsa zentrala Madrilgo Alcorcon taldetik utzita iritsiko da. Aurtengo denboraldian Alcorconeko harrobiko taldean aritutako jokalari horrek 23 urtez azpiko kupoa beteko...

THIORREK, RIVERAK, VIGUERAK ETA LUCBERTEK EZ DUTE REAL UNIONEKIN 1 FEDERAZIO MAILAN JOKATUKO
Futbola

THIORREK, RIVERAK, VIGUERAK ETA LUCBERTEK EZ DUTE REAL UNIONEKIN 1 FEDERAZIO MAILAN JOKATUKO

Nahiz eta batzuek berritzeko aukera mahai gainean izan, lau jokalariek ez dira Aitor Zulaikaren esanetara izango denboraldi-aurrean.

Real Unionek...

JAGOBA BEOBIDEK BERRITU DU REAL UNIONEKIN
Futbola

JAGOBA BEOBIDEK BERRITU DU REAL UNIONEKIN

Jokalari azpeitiarrak Calahorrak eskaini dion bi urteko eskaitzari uko egin eta urte baterako sinatu du talde irundarrarekin, bigarren urte bat berritzeko...

MIKEL JAUREGI REAL UNIONEKO KIROL ZUZENDARITZAREN KIDE BERRIA IZANGO DA
Futbola

MIKEL JAUREGI REAL UNIONEKO KIROL ZUZENDARITZAREN KIDE BERRIA IZANGO DA

Unai Emeryren lehen entranatzailea izan zen Hondarribia Futbol Elkartean, Valentzian eta Moskuko Spartaken haren laguntzailea izan zen eta aurki Real Unioneko proiektu berriaren pieza...

ALBERT VIVANCOS, FITXAKETA BERRIA ERDIGUNERAKO
Futbola

ALBERT VIVANCOS, FITXAKETA BERRIA ERDIGUNERAKO

27 urteko jokalari kataluniarrak 2 denboralditarako sinatu du Real Unionekin.

Real Unionek eta Albert Vivancosek akordio batera iritsi dira erdilari...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika