AZKENEAN, STADIUM GALEN
Futbola

AZKENEAN, STADIUM GALEN

Kosta zaio, baina asteburu honetan Real Unionek 2020-2021 denboraldiko lehen neurketa jokatuko du Stadium Galen. Aurrean, aurkari ezaguna izango dute, Aitor Larrazabalen Barakaldo.

Lehen jardunaldiko ezbeharraren ostean, Real Unionek jokatu dituen bi jardunaldiak exetik kanpo izan dira; lehena, Leioaren aurka Sarriena zelaian, eta bigarrena, Laredoren aurka San Lorenzon. Bizkaitik garaipena ostu zuten Aitor Zulaikaren jokalariek; Kantabriatik, ordea, neurketa trabatu batean 0-1 galdu zuten. Gauzak horrela, bi neurketetan hiru puntu batu ditu talde txuri-beltzak eta zazpigarren postuan kokatuta, hirugarren jardunaldian eta Stadium Galen estreinekoz, Barakaldo jasoko dute.

Talde bizkaitarra multzoko talde klasiko bat den arren, ordu txikitan helduko da Irunera; izan ere, egun, sailkapeneko azken sailkatuak dira, jokatu dituzten hiru neurketetan puntu bat bera ere batu ez dituztelarik. Hain zuzen ere, behar horrek arriskutsu egiten ditu Aitor Larrazabalek zuzentzen duen taldea. Aitor Zulaikak, irundarren entrenatzaileak, argi du azken sailkatuak diren arren, neurketa ez dela batere xamurra izango: “oso zaila izango den neurketa aurreikusten dugu, plantila bikain baten aurka arituko gara, 2.B mailan neurketa eta bizipen ugari dituen plantila baten aurka,alegia”.

Real Unioneko taldeari dagokionez, “Stadium Galen estreinekoz aritzeko gogotsu eta ilusioz”, dagoeala adierazi du Zulaikak. Taldea neurketara “sentsazio onekin” eta “plantilako kide kopuru on batekin” iritsiko dela adierazi du azkoitiarrak. “Garai zailak dira eta zale txuri-beltzak bertaratu ezin badira ere, jakitun gara taldea jarraitzen ari direla, beraz, garaipena lortuz, poztasunerako motibo bat eskeini nahi diegu”, gehitu du entrenatzaileak.

Ezagunen arteko norgehiagoka izango da ere bai. Azken hiru denboraldietan Real Unionen jokalari eta kapitaina izan den Dani Estrada, Barakaldoren kamisetarekin jokatuko du oraingo honetan. Bikain ezagutzen du Stadium Galeko berdegunea, beraz, talde txuri-beltzak non sufritu dezakenaren ezagutza ez zaio faltako. Arraroa egingo bazaio ere, igandean Jon Irazustabarrenaren atea zulatzen saiatu beharko da, bera eta Aitor Larrazabalek zelairatuko dituen hamaika jokalariek.

Aste baten buruan, hiru partidu 

Orain arte, Real Unionek multzoko gainontzeko taldeek baino neurketa bat gutxiago jokatuta zuen. Lehen jardunaldian, Covida dela-eta, Alaves B-ren aurkako neurketa bertan behera uztera behartuta ikusi ziren bi taldeak. Hainbat data proposatu ondoren, bi taldeak adostasun batera iritsi dira eta datorren asteazkenean, azaroak 18an, jokatuko dute. Horrek esan nahi du, zortzi egunetan hiru neurketa jokatuko dituela talde irundarrak, Barakaldoren, Alaves-Bren eta Erreala Bren aurka, hurrenez hurren. Aurretik Barakaldoren aurkako hiru puntuak garrantzitsuak baziren, orain, are eta garrantzitsuagoak bilakatu dira.

Real Unionek aukera paragabea du mahain kolpe gogorra eman eta sailkapeneko goiko postuetan dauden taldeekin puntuetan berdintzeko. 

REAL UNIONEK GARAIPENA LORTU ZUEN ZAMORAREN AURKA
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA LORTU ZUEN ZAMORAREN AURKA

Irundarrek 2-0 irabazi zioten Zamorako taldeari, beste hiru puntu gehituz sailkapenean

Arratsaldeko 19etan hasi zen...

REAL UNION BIHAR ARITUKO DA STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNION BIHAR ARITUKO DA STADIUM GALEN

Zamora taldearen aurka jokatuko du hamalaugarren jardunaldia, arratsaldeko 19etan hasita

Aurreko partiduetan...

REAL UNIONEK 0-2 IRABAZI ZION SD LOGROÑES TALDEARI
Futbola

REAL UNIONEK 0-2 IRABAZI ZION SD LOGROÑES TALDEARI

Garaipen honekin irundarrek hiru puntu irabazi zituzten sailkapenean

Atzo igandean, arratsaldeko 17etan...

REAL UNION LAS GAUNASEN ARITUKO DA IGANDEAN
Futbola

REAL UNION LAS GAUNASEN ARITUKO DA IGANDEAN

SD Logroñes izanen dute arerio irundarrek denboraldiko hamahirugarren jardunaldi honetan

Real Unionek...

REAL UNIONEK DECOEXSA-REKIN ZUEN KONPROMISUA BERRITU DU
Futbola

REAL UNIONEK DECOEXSA-REKIN ZUEN KONPROMISUA BERRITU DU

“Proiektu berri honen aldeko apustua berritzeak harrotasunez betetzen gaitu”, adierazi du Igor Emeryk, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko...

REAL UNIONEK UNIONISTAS SALAMANCA-REN AURKA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNIONEK UNIONISTAS SALAMANCA-REN AURKA BERDINDU ZUEN

Stadium Galen jokatutako partidua bana amaitu zen, irundarrek puntu bat gehiago lortuz

Pasa den larunbatean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika