BERDINKETAREKIN BUKATU ZUEN REAL UNIONEK URTEKO LEHEN JARDUNALDIA
Futbola

BERDINKETAREKIN BUKATU ZUEN REAL UNIONEK URTEKO LEHEN JARDUNALDIA

Irabazteko puntuan egon bazen ere, Real Unionek bana berdindu zuen CD Castellon taldearen kontra

Real Unionek bana berdindu zuen atzo CD Castellon taldearen kontra. Ivan Perezen gol bati esker, aurretik jarri zen markagailuan talde txuribeltza, baina aurkariak berdintzea lortu zuen eta beraz, puntuak bi taldeen artean banatu behar izan zituzten.

Partiduaren lehen 45 minutuetan CD Castellonek izan zituen baloiaren jabetza, baita golak eskuratzeko abaguneak ere. Aurkariaren lehen aukera hamaseigarren minutuan iritsi zen, Oscar Gilen aldetik, baina Irazustak ongi gelditu zuen baloia. Hamar minutu beranduago, bigarren abagunea izan zuen Castellonek, korner baten bitartez, eta orduan ere Real Uniongo kapitainak geldiketa on bat egin zuen. Etxekoek honi erantzun eta bi aukera izan zituzten, Riveroren eskutik lehena eta bigarrena, Oyarzunen aldetik. Hala ere, ez zuten atean asmatu eta beraz, hutsean iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian berriz, talde txuribeltzak indarrez ekin zion neurketari eta markagailuan aurreratzeko lehen aukerak sortu zituen. Seguinek izan zuen gola sartzeko abagunea, baina kornerrera bidali zuen Alfonsok. Hala ere, saiatzen segitu zuten David Movillaren mutilek eta 68. minutuan iritsi zen jardunaldiko lehen gola. Ivan Perezek korner bat errematatzea lortu zuen eta markagailua Real Unionen alde jarri zuen. Bost minutu beranduago gainera, Nacho Sanchezek bigarrena eskuratzeko aukera izan zuen, baina atezainak baloia gelditu ahal izan zuen.

Jardunaldia talde txuribeltzaren garaipen batekin bukatu behar zela uste zutenean, Castellon-eko Koneren jokaldia aprobetxatu eta Dani Romerak berdinketa ekarri zuen markagailura, neurketa bukatzeko zortzi minutu gelditzen zirenean. Horrela, hiru puntu eskuratu beharrean, bakarra lortu zuen Real Unionek sailkapenean.

(Argazkia: Photos Lasa)

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika