BIGARREN PORROTA ERRESKAN
Errugbia

BIGARREN PORROTA ERRESKAN

Talde bidasotarraren bajek neurketa baldintzatu zuten eta lehen fasean garaitu zuten Atletico/Hernanik neurketa aurrera eraman zuen (21-36).

Denboraldia luze egiten ari zaio Zaisa Txingudi Errugbi Taldeari. Pasaden astean Euskadiko Senior Ligako kontsolidazio fasea hasi eta sekulako jipoia jaso zuen Veltesca UBR-ren aldetik. Bigarren jardunaldian, etxean jokatu zuen berriz eta aurrean lehen fasean mendean hartutako Atletico/Hernani taldea jaso zuen. Lehen faseko emaitza errepikatu beharrean, kanpoko taldea nagusitu zen asteburuko neurketan (21-29); beraz, kontsolidazio faseko lehen bi neurketetan kale egin du Zaisa Txingudi Errugbi Klubak.

Lehen zatian Atletico/Hernani jaun eta jabe. 

Ondo hasi zuen neurketa etxeko taldeak. Arriskua sortu nahian, baloiaren jabetza eskuratu zuen lehen minutuak kontrolpean izan zezan, baina kontrolak oso gutxi iraun zuen. Atletico/Hernanik aurrera egin zuen eta 9.minutuan, talde donostiarraren erdilari batek talde bidasotarren defentsa erdibitu eta eguneko lehen entsegua gauzatu zuen (0-5). Erreakzionatzeko denborarik eman gabe, Atletico /Hernanik etxekoen akatsa baliatu zuen 0-10 aurreratzeko. Berriro ere, maldan gora hasi zuen neurketa Zaisa Txingudi Errugbi Klubak.

Bolada ona ez denean, ohikoa da okerrera egitea. Zaisa Txingudi Errugbi Kluba jokoa hobetu zuenean, kontrolatu gabe zuen baloi bat lapurtzeagatik Roman Solis 10 minutu egotzi zuen epaileak. Hori gutxi ez eta defentsa lanetan jokalari garrantzitsua den Unai Herrerok min hartu eta zelaia uztera behartuta ikusi zuen bere burua. Atletico/Hernanik aukera bikain baliatu zuen eta bi entsegu berri erdietsi zituen (0-22).

Lehen zatiko ondarrean, Roman Solis kapitaina zelairatu eta talde bidasotarraren jokoa berregokitu zen. Hain zuzen ere, kapitainak hasitako jokaldi batetik heldu zen Zaisa Txingudi Errugbi Taldeko lehen zatiko entsegu bakarra. Solisek berak hasi zuen jokaldia, defentsa hautsi zuen eta Rodrigo Combinak gurutzatu zuen entsegu-marra. Adur Manterolak zutoinetarako jaurtiketa asmatu eta 7-22koa ezarri zuen markagailuan.

Pausu bat aurrera, bi atzera. 

Aldageletatik etxeko taldea erasokor irten zen. Lehen zatiaren antzera, baloiaren jabetza bilatu zuen Zaisa Txingudi Errugbi Klubak, era oldarkorragoan, eta entsegua gauzatzeko aukerak ugaritu zituen. Dena dela, Atletico/Hernanik sendo eutsi zituen etxekoen saiakerak eta izan zuen lehen aukeran aldea handitu zuen. 58.minutuan entsegua eta transformazioa erdietsi eta 7-29 urrundu zuen markagailua.

Neurketaren norabidea aldatzea zaila zen, baina talde bidasotarrak ez zuen amorerik eman. Enoch Ferchak lortu zuen talde donostiarraren hesia birrintzea eguneko bigarren entsegua gauzatzeko. Berriz ere, transformazioa Adur Manterolaren eskutik heldu zen (14-29).

Zaisa Txingudi Errugbi Klubak jotzen zuen bakoitzean, kanpoko taldeak kolpe berria prestatu eta gauzatu zuen. 15 puntuko aldea zuen Altetico/Hernanik eta touch baten ostean erdietsitako entseguak 14-36koa ezarri zuen. Markagailua iraultzea ezinzekoa jarri zitzaion etxeko taldeari.

Azken hamar minutuetan sartuta, baloiaren jabetza berreskuratu zuen Zaisa Txingudi Errugbi Klubak. Puntuak eskuratzeko hainbat abagune izan zituen, baina norgehiagokako azken entsegua ez zen 78.minutura arte iritsi. Partiduaren ondarrean, Adur Manterolak gauzatu zituen 7 puntuak eta partidua 21-36 bukatu zen. 

BIGARREN PORROTA ERRESKAN
Errugbia

BIGARREN PORROTA ERRESKAN

Talde bidasotarraren bajek neurketa baldintzatu zuten eta lehen fasean garaitu zuten Atletico/Hernanik neurketa aurrera eraman zuen (21-36).

Denboraldia...

KOLPE LATZA
Errugbia

KOLPE LATZA

Kontsolidazio fasea modurik traketsenean hasi zuen Txingudi Errugbi Klubak. Veltesca Bilbo taldeak, errukirik gabe, 8-48 mendean hartu zuen talde...

 BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE
Errugbia

BIGARREN FASERA DENBORALDIKO HELBURUA BETE GABE

Kanpazar Arrasateren aurka galdu ostean (19-10), Zaisa Txingudi Errugbi Klubak Euskadiko Senior Ligako kontsolidazio fasea jokatuko du, sailkapeneko azken lau...

LEHIAKETA ITZULERA ATSEGINA
Errugbia

LEHIAKETA ITZULERA ATSEGINA

Atsegina Txingudi Errugbi Klubak garaipena erdietsi zuelako, baina majo sufritu zuten (10-7).

Hilabete baino gehiago zeraman Zaisa Txingudi Errugbi Klubak...

TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK ERRESKAN JASATEN DUEN BIGARREN JIPOIA
Errugbia

TXINGUDI ERRUGBI KLUBAK ERRESKAN JASATEN DUEN BIGARREN JIPOIA

Gernikaren aurka jokatuko beharreko eta Covid-19aren ondorioz bertan behera utzitako neurketa berreskuratu zuen Txigudi Errugbi Klubak asteburuan. Etxeko taldea,...

DURANGOK TXINGUDI ERRUGBI KLUBA TXIKITU DU
Errugbia

DURANGOK TXINGUDI ERRUGBI KLUBA TXIKITU DU

Denboraldi honetan oraindik galdu ez duen Nissan Durango taldeak 44-7 irabazi zion Txingudi Errugbi Taldeari.

Neurketa zinez zaila zuen aurretik Txingudi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika