C.D. BADAJOZ, LEHEN ALDIZ STADIUM GALEN
Futbola

C.D. BADAJOZ, LEHEN ALDIZ STADIUM GALEN

C.D. Badajoz Extremadurako lehen taldea izango da Stadium Galeko soropilean jokatzen. Gaurko prentsaurrekoan, Aitor Zulaikak “talde eta probintzia handi bati, ongi etorri” ofiziala egin die.

“Real Union izaten jarraitu behar dugu, ez dago besterik”. Esaldi potoloa da, konfiantzaz betekoa. Hori omen da Aitor Zulaikarentzat gakoa Badajoz eta gainontzeko taldeak garaitzeko, “Real Unionek ere baditu maila handiko jokalariak, ondo jokatzen dakite eta talde handia gara”. Talde handia izango du gaur aurrean Real Unionek, pasa den sasoian azken kanporaketan Amorebietak 2.A mailara igotzetik at utzi zuen taldea, Badajoz. “Aurreko denboraldian, 2.B mailako 102 taldeetatik askorentzat talde lehiakorrena izan zen eta aurtengo datuek ere mailako talde onenetarikoa dela erakusten dute”, ohartarazi du Zulaikak.

Lore horiek ez dira hutsalak izan. Aitor Zulaikak Extremadurako taldea goraipatzen jarraitu du: “2.A mailatik jeitsi diren edota 2.A mailarako igoera jokatu zuten taldeekin aritutako jokalariak fitxatu dituzte; horietako batzuk, ondo ezagutzen ditut eta kalitate handiko jokalariak dira”. Ez da pasa den denboraldiko talde bera, maila Badajozen maila ez da jeitsi, igoera eskuratzeko faboritoetako taldea izaten jarraitzen du.

Nahiz eta Coruñako Deportivoren aurka 1-0 galdu, Aitor Zulaikak C.D. Badajozek eginiko neurketa “sekulakotzat” jo du. UD Logroñesekin antzekotasunak dituen taldea da C.D. Badajoz, ez bakarrik duten mailagatik, jokatzeko eragatik ere bai. Real Unioneko teknikariak Logroñoko taldea unean uneko jokatzeko era zuela adierazi bazuen, C.D. Badajozek antzeko armak dituela adierazi du: “jokalarien esperientzia berdintsua izateaz gain, jokoan ere errekurtso desberdinak erabili ditzakete neurketan zehar: trantsizioan min handia egiten dute; eraso posizionala ondo menderatzen dute; aurkaria goian estutu behar badute, egiten dute; eta behean defendatzeko unea iristen denean, maisuak dira”.

Horrelako tankerako talde handi bati nola aurre egin. Aitor Zulaikak oso argi du gakoa Real Unionek eta bere jokalariek dutela: “errekurtso nahikoak ditugu Badajoz eta beste edozein arerio handiri aurre egiteko. Taldean ditugun jokalarien maila altua da, eta nire erantzukizuna da haien onena ateratzea. Lanean ondo gabiltza eta ziur naiz bide onetatik emaitzak iritsiko direla, C.D. Badajozen aurka jokatu edota Valladolid B-ren aurka jokatu”.

Izenik ez, baina jokalariak berreskuratuko ditu. 

Min hartutako jokalarien inguruan galdetuta, ziurra ez bada ere, Aitor Zulaikak pare bat jokalari berreskuratuko dituenaren sentsazioa du. Izenik ez du eman, baina Alain Oiartzun, Nacho Sanchez eta Chema Nuñez gertu izan dezakete itzulera. Hirurak jokalari garrantzitsuak dira Aitor Zulaikaren eskeman, horietatik bik bi gol egin dituzte denboraldi hasieran. “Batek atzo normaltasunean entrenatu zuen, beste batek gaur arituko da berdin eta bada zalantzekin entrenatu zuen bat ere. Jendea berreskuratuko dugu, baina ez dira ehuneko ehunean iritsiko norgehiagokara”.  

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”
Futbola

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”

Aitor Zulaikak Bilbao Athleticek proposatu dezakeen “joan-etorriko neurketa” ekidin nahi du Real Unionek bolada bikainean jarrai dezan.

Sailkapenaren...

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI
Futbola

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI

(Argazkia: Gio Batista)

Garaipen handia erdietsi du Real Unionek La Planilla futbol zelaian, birritan aurreratu den Calahaorra 2-4...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK
Futbola

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK

Ezagutu itzazu Behe Bidasoa eskualdeko futbol taldeek asteburuan eskuratutako emaitzak.

Asteburuko albiste pozgarriena Emakumezkoen Ohorezko...

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI
Futbola

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI

(Argazkia: Gio Batista)

Arnasa hartu du gaur Real Unionek Deportivo on baten aurka. Jokoa galiziarrek jarri dute, baita abaguneak...

BOLADA TXARRAK DIRAU
Futbola

BOLADA TXARRAK DIRAU

Seigarren minutuan penaltiz sartu du gola Rayo Majadahondak eta Real Unionek erreskan jasotzen duen laugarren porrota behartu du.

Lehen bi partiduak...

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK
Futbola

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK

“Erronka” hitza erabili du Zulaikak Rayo Majadahondaren neurketa deskribatzeko. Real Unionek talde madrildarraren aurka bolada txarrarekin bukatu nahi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika