DAVIDE PIGANZOLIK (EOLO KOMETA) IRABAZI ZUEN BIDASOA ITZULIKO TXAPELA

Azken etapa Sinuhe Fernandezentzat (Lizarte) izan zen, eta sailkapen orokorra Piganzoli italiarrarentzat

Pasa den larunbatean ospatu zen Bidasoa Itzuliko hirugarren eta azken etapa. Irundik hasi eta Irunen bertan amaitzen zen, 77 kilometro zeharkatu ondoren. Jardunaldirik motzena izan zen, baina baita gogorrena ere. Txirrindulariek lehen mailako hiru mendate gainditu behar izan zituzten, baita bigarren eta hirugarren mailako beste bi ere. Azkenean, Sinuhe Fernandez (Lizarte) eta Davide Piganzoli (Eolo Kometa) iritsi ziren bakarrik helmugara eta Fernandezek eraman zuen azken eguneko garaipena. Italiarra aldiz, sailkapen orokorreko irabazlea izan zen.

Tropelak erritmo bizia jarri zuen etapa hasieratik. Bigarren mendatea zeharkatzerakoan, Lizarte taldea izan zen pelotoian mugitzen hasi zen lehena, baina Alejandro Francok (Gomur) erantzun eta lasterketa kontrolatzen jakin zuen. Aritxulegi behera, Pablo Carrascosak (Lizarte) alde egin zuen, baina matxura baten ondorioz, atzean geratu zen. Agiña gora mugimenduak jarraipena izan zuen tropelean eta ihesaldi saiakerak ere egon ziren, nahiz eta ez zuten askorik iraun. Maldan behera aldiz, Diego Uriartek (Lizarte) eta Alex Diazek (Baque Team) erasoa jo zuten eta eguneko ihesaldia sortu zuten. Hainbat kilometro bakarrik egin ondoren ordea, San Martzial gora Caja Ruralek eta Gomurrek oso erritmo bizia ezarri zuten tropelean eta bi txirrindulariak harrapatu zituen.

San Martzial behera, Caja Ruraleko Samuel Fernandezek jo zuen erasoa eta berarekin Lizarteko Sinuhe Fernandez, Santiago Garzon (AVC) eta Uriarte bera joan ziren. Erlaitz igotzen hasi zirenean aldiz, Fernandezek erritmoa bizitu zuen eta Garzonek soilik jarraitu zion. Hala ere, tropelak iheslariekin denbora tartea txikitu eta taldea guztiz elkartzea lortu zuen. Garzonek ez zituen besoak jeitsi eta beste saiakera bat egin zuen Erlaitzeko azken kilometroetan, Pablo Castrillok (Lizarte) jarraitu zuena. Maldan behera, beste lau txirrindularik jo zuten erasoa, lehen bi txirrindulari horien eta tropelaren artean. Bertan, Fernando Tercero (Eolo Kometa), Fernandez, Piganzoli eta Franco sartu ziren. Azken honek ez zuen askorik iraun, atzean geratu baitzen segidan. Maldan behera, gainera, beste hiruak abiadura azkartu eta aurreko biekin elkartu ziren. Irungo kaleetan azkenik, Fernandezek eta Piganzolik azken erasoa jo eta bakarrik iritsi ziren helmugara. Bertan, Fernandezek lortu zuen eguneko garaipena eta italiarrak Bidasoako Itzuliko sailkapen orokorrekoa.

Azken jardunaldi horretan, Caja Ruraleko Haimar Etxeberria eta Eibarreko Haritz Sein irundarrak elkarrekin iritsi ziren Irungo Kolon Pasealekuko helmugara, 38. eta 39. postuetan hurrenez hurren. Sailkapen orokorrari begira, Etxeberriak 32. postuan amaitu zuen Itzulia eta Sein berriz, 39. sailkatu zen. 


HAIMAR ETXEBERRIA HAMAHIRUGARREN ESPAINIAKO TXAPELKETAKO ERLOJUPEKOAN

Pasa den ostiralean lehiatu zen Espainiako Txapelketako erlojupekoa Mallorkan eta txirrindulari irundarra hamahirugarren sailkatu zen

JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA GIRO EDERREAN OSPATU ZEN

Hemezortzi haurrek hartu zuten parte duatloiaren lehenengo edizioan 

Pasa den igandean, ekainak 19, Juanma...

DONE PEDRO SARI NAGUSIA OSPATUKO DA BERRIZ ERE IRUNEN

Bi urteren ondoren, estatuko lasterketarik zaharrena bueltan izanen da Irunen zenbait berrikuntzekin

Atzo, ekainak...

JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA OSPATUKO DA IGANDEAN

Irunes Txirrindularitza Taldeak eta Bidasoa Atletiko Taldeak elkarlanean antolatu dute ekitaldia

Igande honetan,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika