25 Urr, 2017
HENDAIA: Bainçonau – Morin, Azpeitia, Gallais, Henry – Jimenez, Alcalde – C. Pinon, Bétachet, Labéguerie – V. Pinon, Zubizarreta – Hiriart, S. Ibarburu, Dallery.
Aldaketak : Eceizabarrena, Neisen, Samora, Sallenave, Periat, Tejedor, Ortega, Destruhaut.
DONIBANE LOHIZUNE: David – Etcheverrigaray, Pietrelli, Daubas, Bordagaray – Fischer, Alliot – Elissalde, Soucaze, Juanicotena – Paillard, Sajous – Pénigaud, Broucaret, J. Martinez.
Aldaketak: Kwarazfelia, Hiriart-Urruty, Tescher, Goya, Laffargue, Dacosta, Behoteguy, Wagner-Ballon.
Esperientzia handiagoa erakutsi zuen Donibane Lohizunek igandean, Hendaiaren aurka Ondarraitzen jokatutako partidan. Garaipenari esker, Fédérale 1 mailako bigarren multzoko lidergoan kokatu da, Oloroen porrota baliatuta. Hendaia azken tokian dago, puntu bakar bat ere ez baitu eskuratu oraindik.
Xuriek abantaila hartu zuten lehen zatian, defentsako lanean oinarrituta. 6-3ko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldia, eta bazirudien, Hendaiak lehen puntuak biltzeko aukera izan zezakeela. Bigarren zatian, ordea, beheraldi ikaragarria izan zuten etxekoek, eta Donibanek txikitu egin zituen, 0-40koa lortzeraino. Azpimarratzekoa da 2.000 lagun baino gehiago elkartu zirela bizilagunen arteko derbia ikustera.
Monzonen jokatu zen txapelketa, Quebratahuesos RC taldeak antolatuta, eta Txingudi Rugby Klubeko taldeak irabazi zuen
Talde bidasotarrak lesioek baldintzatutako denboraldi honi agur esan zion larunbatean eta dagoeneko hurrengoari begira jarri da
Txingudi Rugby Klubak, prentsa ohar baten bidez jakitera eman duenez, Route 33-rekin babes-akordio bat sinatu berri du. Honen ondorioz, Hondarribiako enpresa errugbi taldeen babesle berria izango...
Plaiaundin ere Touch errugbiko Espainiako eta Frantziako selekzioak arituko dira aurrez aurre
Larunbat honetan, 18...