06 Eka, 2021
Esgrima Gladius Irun Taldeak, eta, bereziki, David Vicentek, Euskadiko Esgrima Txapelketako txapela Irunera ekartzea erdietsi dute.
Donostia Euskadiko Esgrima Txapelketaren egoitza izan zen asteburuan. Bertan, Esgrima Irun Gladius taldeko hiru partaidek hartu zuten parte: David Vicentek, Ekain Madejonek eta Gaizka Yustek.
Vicentek eta Madejonek bikain hasi zuten lehiaketa. Lehenak, lau asalto irabazi eta bakarra galdu zuen; Madejonek, berriz, bi irabazi eta hiru galdu zituen. Yusteren kasua oso bestelakoa izan zen. Lehen txapelketa zuen eta oso zaila egin zitzaizkion Euskadiko Txapelketako lehen asalatoak, denak galdu zituen. Juan Hurtado Euskadiko Txapeldun ohiaren aurka neurtu zituen indarrak Yustek eta asalto interesgarri batean, 15-9 galdu zuen. Nahiz eta Yusteren lehen txapelketa izan, eman zuen mailarekin pozik bukatu zuenesgrimalari irundarrak.
Vicente eta Madejon final laurdenetara igaro ziren. Bertan, elkarren aurka lehiatu ziren eta Vicentek, 15-10, erdietsi zuen garaipena. Final erdietarako txartela eskuratuta, finalean sartzeko Fortunako Luis Garcia garaitu behar zuen eta 15-6ko emaitzarekin, finalerako sailkatu zen.
Txapelketa sendoa egin zuen Vicentek eta zilarrezko domina ziurtatua zuen. Ordura arteko asaltoak nagusitasun handiarekin bereganatu zituen irundarrak, baina finalean, Xabier Gutierrezen aurka, dena berdindu egin zen. Atsedenaldian, Vicentek agintzen zuen markagailuan, 8-7 eta, azkenean, Egrima Gladius Irun taldeko esgrimalaria 15-11 nagusitu egin zen. Lehen aldiz, Vicentek Euskadiko Txapela Irunera ekartzea erdietsi zuen.
Alex Priorrek, Esgrima Gladius Irunerko entrenatzaileak, pozik honako hau adierazi zuen: “Fortunaren etxean gu bezalako klub txiki batentzat irabaztea sekulakoa da. Oso pozik gaude, egiten ari garen lana emaitzak jasotzen ari da. Oso talde ona daukagu, taldea baino, esgrimaren inguruko familia bat sortzen ari gara”.
Larunbatean, irailaren 9an, ospatuko da txapelketa eta lehendabiziko aldiz Ipar Euskal Herriko taldeak arituko dira lehian
Euskal Herriko Squash...
Ekainaren 23an eta 24an ospatu zen Lur Alai Squash Klubak antolatutako besten aitzineko saria eta guztira, 36 jokalarik hartu zuten parte
Lur Alai...
Probak Irungo klubeko 30 zaldizko eta kanpoko 170 hartzea aurreikusi dute
Jaizubia Hipika Klubak 2023ko Zaldi-jauzien I. Anagan Kopa antolatu du...
Maiatzaren 17an ospatuko da Ficoban, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako ekimena
Real Unionek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean,...
Nafarroatik partehartze eskasa egon bazen ere, guztira 43 jokalari aritu ziren lehian asteburu guztian zehar
Lur Alai Squash Klubak antolatuta, X....