FUTBOL ESKOLAK ERE BATU DITUZTE
Futbola

FUTBOL ESKOLAK ERE BATU DITUZTE

Real Unionek, Landetxa K.E-k eta C.D Behobiak indarrak gehiago metatu dituzte eta aurten, metodologia bera izango duten hiru futbol eskola eskainiko dituzte.

Irungo futbol talde desberdinak gero eta gehiago batzen ari dituzte indarrak. Duela urte batzuk sinatutako hitzarmenaren ondotik, udara honetan, Real Unionek, Landetxa K.E-k eta C.D. Behobiak metodologia bera izango duten futbol eskolak eskainiko dizkiote Behe Bidasoa eskualdeko gaztetxo orori. Hitzarmenean parte hartzen duten Mariño K.E-k eta San Martzialek, momentuz, Real Unionen eskaintza honi uko egin diote.

Futbol eskolen egitasmo berri honek pertsonalki “asebetetzen” duen proiektu gisa aurkeztu du Gorka Etxeberria Real Unioneko Kirol Zuzendariak. Egitasmoaren helburua “hiru eskoletako prezioak eta irizpide metodologikoak batzea” dela azaldu du Etxeberriak. Beste modu batera azalduta, hiru eskoletan modu berean entrenatuko dituzte gaztetxoak. Etxeberriak hitzarmena sinatu zuten lau klubei “eskaintza bera” egin zitzaiela argitu du, baina, une hauetan, Mariñok zein San Martzialek bere eskolak aurrera eramatea erabaki dute.

Nahiz eta Real Unionen izena eraman, orain arte bezala, Landetxak eta Behobiak antolatuko dituzte. “Real Unionek futbol irizpideetan soilik esku hartuko du, gainontzekoan, askatasun osoa dute eskolak beren erara antolatzeko”, ohartarazi du Etxeberriak.

Irungo Udalaren eta hiru kluben arteko inplikazioa. 

Gorka Etxeberriarekin batera, Ricardo Garcia, Patxi Varona eta Agustin Eceiza, Real Unioneko, C.D. Behobiako eta Landetxa K.E-ko lehendakariak, eta Irungo Udaleko Kirol Ordezkariak, Borja Olazabalek, parte hartu dute agerraldian. Laurak ados jarri dira Irunentzat eta Irungo futbolarentzat aurrerapausu berri bat ematea dela.

Olazabalek hiru klubek erakutsi duten prestutasuna goraipatu nahi izan du, “Irungo futbolean ematen ari diren pausuak garrantzitsuak direla iruditzen zaigu; horregatik, hiru klub hauek zoriondu behar ditugu”. Irungo Kirol Ordezkariak azaldu duenez, “une oro elkarrizketak izan ditugu Real Unionekin eta gure iritzia eman diogu aurrera eraman nahi zuten egitasmoaren inguruan. Beti bat joan gara zuten ideiarekin”.

Garciak presidenteen arte harreman ona nabarmendu nahi izan du, baita Gorka Etxeberriak egitasmoa aurrera ateratzeko izan duen gaitasuna ere: “gaur hemen gaudenen eta hitzarmena sinatu genuen kluben presidenteen artean beti izan dugu harreman ona eta horrelako egitasmoa gauzatzeko ideia. Azken urte hauetan, norbait falta izan zaigu hitzarmena zehazteko; horregatik, pertsonalki Gorka Etxeberria zoriondu nahi dut”. Presidente bezala izango den bere azken jardun honetan, modu honetan kluba uztea “ohorea” dela gaineratu du.

Azkenik, Varonak eta Eceizak bat etorri dira gaur aurkeztu den egitasmoa “lehenago iritsi beharrekoa zela” eta etorkizunean “Mariño eta San Martzial proiektura batzera” animatzen dituztela adierazi dute. “Gure txikitasunetik laguntzeko prest gaude, ziur gaude klubak Real Unionekin batera hazi egingo direla”, adierazi dute biek ala biek. 

ASTELEHENEAN ITZULIKO DA REAL UNION LANERA
Futbola

ASTELEHENEAN ITZULIKO DA REAL UNION LANERA

Alaves B, Santanderreko Racing, Mutilvera, Erreala C, Bilbao Athletic, Ebro eta Izarra izango dira denboraldi-aurreko aurkariak.

Astlehenean bertan ekingo...

REAL UNIONEK ALCORCONETIK JASOKO DU JOKALARI BERRIA
Futbola

REAL UNIONEK ALCORCONETIK JASOKO DU JOKALARI BERRIA

Real Unioneko ezker defentsa zentrala Madrilgo Alcorcon taldetik utzita iritsiko da. Aurtengo denboraldian Alcorconeko harrobiko taldean aritutako jokalari horrek 23 urtez azpiko kupoa beteko...

THIORREK, RIVERAK, VIGUERAK ETA LUCBERTEK EZ DUTE REAL UNIONEKIN 1 FEDERAZIO MAILAN JOKATUKO
Futbola

THIORREK, RIVERAK, VIGUERAK ETA LUCBERTEK EZ DUTE REAL UNIONEKIN 1 FEDERAZIO MAILAN JOKATUKO

Nahiz eta batzuek berritzeko aukera mahai gainean izan, lau jokalariek ez dira Aitor Zulaikaren esanetara izango denboraldi-aurrean.

Real Unionek...

JAGOBA BEOBIDEK BERRITU DU REAL UNIONEKIN
Futbola

JAGOBA BEOBIDEK BERRITU DU REAL UNIONEKIN

Jokalari azpeitiarrak Calahorrak eskaini dion bi urteko eskaitzari uko egin eta urte baterako sinatu du talde irundarrarekin, bigarren urte bat berritzeko...

MIKEL JAUREGI REAL UNIONEKO KIROL ZUZENDARITZAREN KIDE BERRIA IZANGO DA
Futbola

MIKEL JAUREGI REAL UNIONEKO KIROL ZUZENDARITZAREN KIDE BERRIA IZANGO DA

Unai Emeryren lehen entranatzailea izan zen Hondarribia Futbol Elkartean, Valentzian eta Moskuko Spartaken haren laguntzailea izan zen eta aurki Real Unioneko proiektu berriaren pieza...

ALBERT VIVANCOS, FITXAKETA BERRIA ERDIGUNERAKO
Futbola

ALBERT VIVANCOS, FITXAKETA BERRIA ERDIGUNERAKO

27 urteko jokalari kataluniarrak 2 denboralditarako sinatu du Real Unionekin.

Real Unionek eta Albert Vivancosek akordio batera iritsi dira erdilari...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika